'La piel desnuda' Pati Blascoren bigarren nobelea plazan
2011-03-29 15:47 KultureaMina, sufrimendua, arrazismoa, mugak, hesiak, azaleren kolorea eta emigrazinoa lako osogaiakaz, atmosfera poetiko eta kriminala ardatz hartuta, maitasunaren indarraren ganeko istorioa dakar Pati Blascok.
Andando la vida, K2-ra egindako espedizinoaren ganeko gorabeherakaz hornidutako lehen nobeleagaz Desnivel Mendi
Literatura Saria irabazi ostean, La piel desnuda, eskaladeagaz eta mendiagaz zerikusirik ez dauen nobelea aurkeztu dau gaur Bilbon Pati Blascok. Aurkezpen ekitaldian Eider Elizegi eskalatzailea izan dau lagun, 2010ean, Mi montaña lanagaz Desnivel Saria irabazi ebana.
Mina, sufrimendua, arrazismoa, mugak, hesiak, azaleren kolorea eta emigrazinoa lako osogaiakaz, atmosfera poetiko eta kriminala ardatz hartuta, maitasunaren indarraren ganeko istorioa dakar Pati Blascok. Angel Alamo da protagonistea, krisi sakona bizi dauen idazlea eta kotxez etxerako bidean doala, emakume bat aurretik eroan eta koma sakonean ixten dauena. Lehendik egoan putzuan sakonago sartu beharrean, bizigai subertetan jako ezbehar hori eta, trkimailu eta guzur batzuk tarteko aitatu emakumearen familian ezinbesteko lagun bihurtzen da. Laburzurrean, idazleak jakinarazo dauenez, bizitzatik heriotzara eta heriotzatik bizitzara bideetako gogoetak eta liburuan oinarri dan birjaiotzea buztartzen dira lan honetan.
Nobelearen oinarrian gai gogor eta krudelak dagozan arren, esperantzarako motiboak badagozala adierazo gura izan dot, iluntasunean beti topetan dala argia eta maitasunagaz egoerarik baltzenari bueltea emon ahal jakola adierazo dau Pati Blascok.
Pati Blascok esan dauenez, bizitzan eskaletea eta idaztea dira nire pasinoak eta arlo bietan barruan daukadan guztia emotea gustetan jat. Bizitzan zein idazketa arloan, inguratzen nauen jentea, hurrekoak zein ezezagunak eta bidaiak dira nire inspirazino iturri eta bizitzarako suspergarri.
Pati Blascori familiatik jatorkoz eskaladarako eta natureagazko zein trobadoreen munduagazko maitasuna. Escalar aldizkarirako artikuluak eta idazten trebatu zan eta geroago makinatxu bat artikulu, ipuin eta kontu labur idatzi izan ditu. Film labur, film luze zein dokumentaletarako gidoiak be idazten ibili zan bolada batean eta Idatzi eban lehenengo nobelea Andando la vida izan zan, Mendi, Bidai eta Abentura Literaturako VIII. Desnivel Saria irabazi ebana. Gaur egun, Desnivekl argitaletxean dabil beharrean, eskalatzaile-bidaiari jarduna baztertu barik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!