Basartena Laburmetraien IV. Jaialdia aurkeztu dabe Urdulizen

Bizkaie! 2011-03-30 18:02   Barriak

Basartena Laburmetraien IV. Jaialdia aurkeztu barri dabe Urdulizen. Lanak aurkezteko epea apirilaren 30an amaituko da; laburmetraiak euskeraz zein gaztelaniaz egin daitekez.

Basartena Laburmetraien IV. Jaialdia aurkeztu barri dabe Urdulizen. Lanak aurkezteko epea apirilaren 30an amaituko da; laburmetraiak euskeraz zein gaztelaniaz egin daitekez.

2008an sortu zan festibala, Basartena tabernako Patxi Lazkanok bultzatuta. Ekimenaren helburua metraje laburreko filmeen zabalkundea sustatzea da; izan be, sarritan ez dabe lekurik izaten areto komerzialetan eta egileentzako sano gatxa da lanak proiektetea.

Epaimahaia esperientzia handiko zuzendari eta irakasleek osotuko dabe: Koldo Serra, Borja Crespo, Aitor Elorriaga, Amaya Nerekan eta Patxi Urkijo. Hamabi lan finalistak ikusgai egongo dira garagarrilaren 23an Urdulizeko kultur etxean. Epaimahaikideek egun berean jakinarazoko ditue lan irabazleak. Plentzia Telebistan be eskainiko ditue filmak.

Lau sari dagoz: Fikzinozko Laburmetrai Onena (600 euro eta garaikurra); Animazinozko Laburmetrai Onena (600 euro eta garaikurra); Euskal Herriko Zine-Eskoletako Laburmetrai Onena (300 euro eta garaikurra); eta, Euskerazko Laburmetrai Onena (300 euro eta garaikurra).

Informazino gehiago behar izan ezkero:

www.basartena.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu