Emon botoa Bilboko Aste Nagusia Kultur Ondare izentetako
2009-06-17 17:51Ekimen honegaz Udalak eta Bilboko komunikabide gehienek uritarrak animau gura ditue Aste Nagusia Kultur Ondarearen Altxorra izateko botoa emon deien, Bureau de Capitales Culturalesek zabaldu dauen hauteskundean.
Musikea eta jantzak protagonista Getxoko astegoien kulturalean
2009-06-17 15:45Barikuan hasita, Kantuketan, Euskarashowa, Getxotar Dantza Eguna eta Getxotar Abesbatzen Eguna ekimenak izango dira.
Jon Enbeitak bakarlariaren irudia aldarrikatu gura dau 'Hainbeste, hain gitxi' diskoagaz
2009-06-17 15:31 Musikea'Bakarlariaren irudia goraipatzea, aldarrikatzea da disko honen helburu garrantzitsuena', dino Enbeitak. Halanda be, 'lana polito plazaratzeko, kolaboratzaile-talde batez inguratu naz'. Honako honeek osotu dabe musikari-taldea: Arkaitz Miner, Jesus Aranburu, Itsaso Etxebeste, Ekain Elorza, Jon Enbeita eta Rafa Rueda.
Nafarroan Euskalerria Irratia, Euskadi Irratia eta Radio Euskadiren emisinoak eteteko eskaria egin dau Nafarroako gobernuak
2009-06-17 15:23 Euskerea berbagaiAitatu irratietako frekuentziek Noaingo aireportuko aire segurtasuna arriskuan jarten dabela arrazoituz, Gobernuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren jakinarazpenak dino bagilaren 30a baino lehen emonkizunak bertan behera itxi beharko dituela aitatutako hiru irratiek.
Bermeoko VI. Matxitxako Reggae Splash Jaialdia bagilaren 20an
2009-06-17 13:00 MusikeaJaialdia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta hiru izango dira aurtengo Matxitxako Reggae Splash-en parte hartuko daben taldeak: Erresuma Batuko Upper Cut Band eta Murray Man (UK) eta Bilboko Lutxana Crew Dub Band. Upper Cut Band-egaz Erresuma Batuko lau abeslarik kantauko dabe, hain zuzen: Prince Livijah, Deadly Hunta, Solo Banton eta Lioness Fonts.
Zementuaren degradazinoari buruzko lan batek irabazi dau Basque Research webgunearen VII. Tesi Saria
2009-06-17 12:29Elhuyar Fundazinoak Basque Research webgunearen bitartez antolatzen dauen VII. Tesi Sariko saridunak jakinarazo ditu. Aurten, 62 lan aurkeztu dira sariketara, eta lehenengo aldiz edozein ikasketa-alorretako tesiak onartu dira. Lehenengo sariduna Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Juan Jose Gaitero Redondo ikertzailea izan da.
Pelikulak bi euroan ikusteko aukerea izango da hiru egunetan
2009-06-17 11:47 BarriakDatorren domekan (bagilak 21) zinema-aretoetara hurreratu eta film baterako sarrera arrunta erosten dabenei bagilaren 21, 22 eta 23rako baliogarria izago dan pasaporte bat banatuko jake. Pasaporte hori txarteldegian erakutsiz eta filmeko 2 euro pagau ezkero, gura beste film ikusi ahal izango dira aitatu hiru egun horreetan.
Asiako hamar uririk onenak
2009-06-17 11:29 BidaideArtikulu hau idazteko ideia abrozimentuari aurre egiteko metodo moduan sortu zan, baina emoitzak benetan interesgarriak dira. Lagun bat etxera bazkaltzera etorri zanean hasi zan dana. Bidaia-giden editorialetan parte hartzeko eskatu eustan, modu sinbolikoan baino ez bazan be: 'zure lagunei zuzendutako Asiako hamar uririk onenen zerrendea osotu behar zeunke'.
Praktika artistikoa eta gogoetea tartekatuko dira EHUko Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroetan
2009-06-16 18:37 jardunaldiak Hamargarren edizinoko ikastaroak bagilaren 23tik garagarrilaren 17ra bitartean egingo dira Bilbon, Leioan, Basaurin eta MungianDanetara, 25 ikastarok eratuko dabe Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bilbao Arte eta Kultura (BAK) udako ikastaroen hamargarren edizinoa eta aurten, praktika artistikoa eta gogoetea tartekatuko ditue ikastarook.
AEKren udako euskera-ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago
2009-06-16 18:05 Euskerea berbagai'Garena ikasteko biderik laburrena' izenburupean, ikastaroak garagarrilean, abuztuan eta irailean izango dira herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan.
Berrizko Kultura arteko topaketan Marokko izango da protagonista
2009-06-16 17:46 Bagilaren 21ean egingo da, BerrizburunKultur arteko topaketon helburu nagusiak ondokoak dira: inmigrazinoari buruzko gaietan herritarrak sentsibilizetea, kultura desbardinetako personen arteko hartu-emonak sustatzea, alkarregaz antolatutako ekintzak indartuz eta kultura arteko esperientziak trukatu ahal izateko.
Echo and The Bunnymen eta Asian Dub Foundation be Bilbao BBK Live jaialdian izango dira
2009-06-16 13:02 Musikea Jaialdia garagarrilaren 9tik 10era izango da Bilbon, KobetamendinEcho and The Bunnymen eta Asian Dub Foundation dira ezagutarazo dituen izen barrien artean izar nagusiak. Echo and the Bunnymen 70eko hamarkadearen amaieran sortu zan Britainia Handian eta 80ko hamarkadako punk mobimentuaren osteko talde garrantzitsua da. 2005ean atara eben azken diskoa baina, kantu barririk egin ez daben arren, zuzenean jarraitzeko asmoa azaldu dabe.
300 eskaera baino gehiago 'Euskaraz seguruago' kanpainan
2009-06-16 12:24 Euskerea berbagaiHonezkero 388 eskaera jaso ditu Kontseiluak eta kanpainearen bitartez, herritarrek egindako eskaereari erantzun guran, Euskal Herrian lan egiten daben 65 aseguru-etxeri egingo jake euren zerbitzuak euskalduntzeko eskaerea.
Euskal Herriko XXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Altsasun jokatuko da bagilaren 20an
2009-06-16 11:41 BertsolaritzeaIkastolen Konfederazinoak, Bertsozale Elkartearen lankidetzeagaz eta Altsasuko Udalaren babespean antolatutako txapelketako finala Altsasuko Burunda frontoian jokatuko da datorren zapatuan, bagilaren 20an, goizeko 11:00etan hasita.
Unai Gaztelumendi txapeldun VIII. Plazatik Gaztetxera txapelketan
2009-06-16 11:08 BertsolaritzeaOndokoak izan ziran Mutrikuko finalean kantau ebenak: Egoitz Alkorta herriko semea, Hodei Iruretagoiena zarauztarra, Ekhi Erremundegi baionarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Beñat Iguaran amasarra eta Ander Elortegi natxituarra.
Donostiako Musika Hamabostaldiak Mikel Laboa eta Itoiz taldea omenduko ditu
2009-06-16 11:01 MusikeaAbuzturen 4an hasi eta irailaren 5era bitartean ia ehun ekitaldi izango dira Donostiako Musika Hamabostaldian, 13 ziklotan banatuta. Daniel Barenboim, John Eliot Gardiner, Maria Joao Pires eta musika klasikoko beste hainbat izarrek eskainiko dituen kontzertuakaz batera, euskal musikako bi izen handik omenaldia jasoko dabe: Mikel Laboa kantaria eta Itoiz musika taldea.
10.000 lagun Getxoko XXI. Blues Jaialdian
2009-06-15 15:41 MusikeaGetxoko XXI. Blues Jaialdiko saio nagusi eta jentetsuenean, oraintsu hildako Koko Taylorri omenaldian, 5.000 lagun inguru batu ziran.
Garik disko barria plazaratuko dau urrian
2009-06-15 15:31 MusikeaUrte hasieran, Kongora joan aurretik, Garik prest itxi eban '16 lore' diskoa, bere musikari-ibilbideko hainbat etapatatik jasotako hamasei abestigaz osotutako bildumea. Besteak beste, 'Hertzainak' taldearen sasoiko hiru abesti, eta bakarka argitaratutako diskoetatik hartutako beste hiru dagoz bilduma horretan.
Fanfarre, Banda eta Kaleko Musika Taldeen Nazinoarteko IV. Haizetara Lehiaketea Amorebieta-Etxanon
2009-06-15 14:43 MusikeaDatorren astegoienean, bagilaren 19tik 21era, IV. Haizetara Lehiaketea izango da Amorebieta-Etxanon. Aurreko hiru ekitaldietan izandako arrakastearen ondoren, laugarren honetan sei herritatik datozen bederatzi banda izango dira, ikus-entzuleen gozamenerako, dixieland, funky, latin-funk, ska eta rythm´n blues lako estiloak jorratuz.
Piroporik ederrenak Bermeon
2009-06-15 12:24 Gaizka Ugartek eta Leire Gotxik irabazi dabe II. Piropo LehiaketeaBermeoko Bermesex zerbitzuak eta GIZ, Gazte Informazino Zerbitzuak antolatutako II. Piropo Lehiaketako Sari banaketea pasa dan zapatuan egin eben Uda Erotismoz Beterik Dator ekitaldiaren barruan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...