Sareinak blogaren IV. urteurrena ospatuko dabe zapatuan Zarautzen

Bizkaie! 2011-03-22 13:00   Kulturea

Sareinak blogaren laugarren urteurrena ospatuko dabe Zarautzen, hilaren 26an. Ospakizunaz gan, Komunitate kulturalak eta komunitate feministak mahai-ingurua antolatu dabe Ispiluarte aretoan, 20:00etan.

Sareinak blogaren laugarren urteurrena ospatuko dabe Zarautzen, hilaren 26an. Ospakizunaz gan, Komunitate kulturalak eta komunitate feministak mahai-ingurua antolatu dabe Ispiluarte aretoan, 20:00etan. Amaia Lasa idazleak, Iratxe Retolaza irakasle eta literatur-kritikariak eta Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak hartuko dabe parte.

Mahai-inguruko hizlariek belaunaldien arteko zubiez berba egitea da antolatzaileen asmoa. Feminismoaren transmisinoa literaturan (idatzizkoan zein ahozkoan) eta sortzaileen arteko esperientzien alkartrukea izango dira jorratu dituen gaietako batzuk. Lasak eta Alberdik egilearen ikuspuntutik jardungo dabe; Retolazak, barriz, irakurleenetik.

Orain dala lau urte sortu zan Sareinak Feminismo literarioak bloga. Hona hemen sasoi haretan argitaratu eben manifestuaren zati bat: Geure literaturearen sarea zulatuta igarten dogu eta, gehienetan, emakumeen izenak, liburuak eta lanak jausten dira zulo horreetatik. (...) Sarein batzuek erabagi dogu sarea konpontzen hastea. Badogu sarea, euskal literaturea; badogu haria, kritika literarioa; badogu jostorratza, teoria feministea, eta, jakina, badogu gogoa, sarean sare aritzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu