Abian da Euskalakari Koplari Lehiaketea

Bizkaie! 2011-03-22 13:17   Bertsolaritzea

Bertsozale Elkarteak eta Korrika 17k alkarlanean antolatutako Euskalakari koplari izeneko leihaketea aurrera doa eta egun batzuk baino ez dira falta izena emoteko. Lanak prentsa@aek.org helbidera bialdu behar dira apirilaren 1a baino lehen.

Bertsozale Elkarteak eta Korrika 17k alkarlanean antolatutako Euskalakari koplari izeneko leihaketea aurrera doa eta egun batzuk baino ez dira falta izena emoteko. Lanak prentsa@aek.org helbidera bialdu behar dira apirilaren 1a baino lehen.

Bertsozale Elkarteak osotuko dauen epaimahaiak koplarik onena zein dan erabagiko dau. Irabazleak sari ederra izango dau: afari edo bazkari bat sagardotegi batean, bi bertsolarigaz irabazten dauen talde osoarentzat.

Parte hartu nahi daben lagunek sei koplaz osotutako bertsoaldi bat idatzi behar dabe (ama begira zazu, ikusi nuenean doinua erabilita), taldeka. Kopletarako erabiliko dan gaia oso aproposa da Korrika 17ren mezua indartzeko, izan be, euskalakari baten egunari buruz idatzi beharko dabe koplalariek.

Korrika 17k antolatutako ganerako txapelketak (Euskalaklip eta Euskalaketa) ez bezela, honako lehiaketa hau zarratua izango da, hau da, AEK-ko euskaltegietako ikasleek eta praktika egitasmoetako lagunek baino ezin izango dabe parte hartu.

Oharra: Bertsoaldia idaztea eta bialtzeagaz nahikoa da. Baina, bertsolaritzan doinua be ezinbesteko osogaia danez, antolatzaileek koplak abestera animau nahi ditue parte-hartzaileak. Beraz, nahi dauenak grabau eta bialtzeko aukerea dauka (Bideoz heltzen diran bertsoaldiek puntu gehigarri bat izango dabe).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu