Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil da
2011-03-23 16:32 Euskerea berbagaiFernado Mendizabal Mujika euskaltzain urgazlea atzo hil zan, martiaren 22an, Donostian, 76 urte zituala. Mendizabalen aldeko hiletea gaur izango da, martiaren 23a, 18:00etan, Donostiako Atotxako Frantziskotarren parrokia eleizan.
Fernado Mendizabal Mujika euskaltzain urgazlea atzo hil zan, martiaren 22an, Donostian, 76 urte zituala. Mendizabalen aldeko hiletea gaur izango da, martiaren 23a, 18:00etan, Donostiako Atotxako Frantziskotarren parrokia eleizan.
Euskaltzain gipuzkoarra Zaldibian jaio zan, 1934ko abenduaren 15ean. Fraile frantziskotarra izana zan; baina, orain 30 urte inguru fraile izateari itxi eutson. Jakin, Goiz-Argi eta Euskera agerkarietan emon zituan argitara lanik aitagarrienak.
Itzulpengintzan be ibili zan eta euskeratu zituan lanen artean, besteak beste, Maria (1957, Pérez Lozano), Tantan lapurretan (1959, A. Montero), Lau Ebanjelioak (1962) eta Prolegomenoak (Inmanuel Kant, 1995) azpimarra daitekez.
Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietagaz batera, Jakin aldizkaria sortu eban taldekoa izan zan. Ostean, kide gehiago etorri ziran: Joseba Intxausti, Jose Azurmendi, Zurutuza eta Torrealdai.
Urte askotan UZEI alkartean lan egin dau, eta alkarlanean liburu ugari argitaratu ditu. Udako Euskal Unibertsitateagaz be kolaborau eban eta Elizen arteko Bibliaren itzulpen taldeko kide izan zan. Euskaltzaindiak 1964ko izentau eban urgazle.
Argitaratutako lanen artean, ondoko honeek dagoz:
- Eusebio Erkiaga (artikulua, 1960).
- Lau Ebanjelioak (elkarlanean, 1962).
- Euskal Gramatika; Lardizabalen euskeraz zertxobait (artikulua, 1956).
- Maria (itzulpena, 1957).
- Tantan lapurretan (itzulpena, 1959).
- Gramatika txikia euskeraz (Euskera batuan) (1972).
- Oihaneko gauza harrigarriak (itzulpena, 1975).
- Kristau bidea (itzulpena, 1975).
- Hainbat hiztegi, alkarlanean: Zuzenbidea hiztegia (1987), Zuzenbidea hiztegia 1 eta 2 (1987); Administrazioa eta zirkulazioa hiztegiak (1983); Enpresa hiztegia (1981); Politika hiztegia 1, 2, 3, eta 4 (1980).
- Aurrezki kutxak liburua (1983).
- Autonomi Estatutuaren itzulpenak (1980).
- Gizakiaren filosofia ilustraturik antropologia filosofikora (itzulpena, 1997).
- Metafisikako diskurtsoa (itzulpena, 1997).
- Elkarrizketak (artikulua 1996).
- Kirol hiztegiak: Atletismoa, Futbola, Pilota (1994).
- Hirigintza hiztegia (1994).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!