ONCEren argazki erakusketa ibiltaria Bilboko Abando geltokian egongo da egunotan
2011-03-22 14:33 KultureaDenontzako mundua, ezintasunak gainditzea argazki erakusketa ibiltaria Bilboko Abando - Indalecio Prieto geltokian izango da martiaren 22tik apirilaren 10era arte
ONCE-k urtero antolatzen dauen Denontzako mundua, ezintasunak gainditzea argazki erakusketa ibiltaria Bilboko Abando - Indalecio Prieto geltokian izango da martiaren 22tik apirilaren 10era arte, izen bereko argazki lehiaketearen hamargarren urteurrenean. ONCE-k eta bere Fundazinoak, ADIF-egaz batera, argazki lehiaketearen hamar edizinoetan irabazle izan diran argazki guztiak batu ditue erakusketara.
Javier Dominguez ONCEk Euskadin dauen lurralde presidentearen berbetan, bizirik jarraitzen dau hasieran argazki lehiaketeak izan eban helburuak, argazkien ikuspuntutik ezintasunen gainditzeak dakarren esfortzuaren balorazinoaren bitartez gaitasunak gitxitutako personen gizarteratzearen alde egitearena, hain zuzen be.
Bilboko Abando geltokian egon ondoren, erakusketa ibiltaria Valladolid, A Coruña, Sevilla, Malaga, Albacete, Valentzia, Bartzelona, Zaragoza eta Madrilen be egongo da ikusgai.
Erakusketan danetara 50 irudi ikus daitekez. Lehenengo saridunak argazki originaletan oinarritutako 0,7 x 1 metroko erreprodukzinoak dira; beste 40ak edizino bakotxean bigarren eta hirugarren postutan geratutakoak dira, bai eta edizino bakotxeko gaitasunak gitxitutakoei zuzendutako aitamenak be. Saritutako 20 egile euskaldunak dira; horreen artean azpimarragarria Emilio Muñozek 2008an Lehen Saria jaso izana.
ONCEren argazki lehiaketea 2001an jarri zan abian argazkilarien lanak ezagutzera emon ahal izateko, beti be minusbaliotasunak gainditzearen ereduak ezagutzera emoteko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien laguntzinoa jaso eban lehiaketeak, bai eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxarenak, Gipuzkoako eta Euskadiko argazki alkarteenak eta Espainiako Argazki Konfederazinoarena be.
2003an, lehiaketeak Europako parte-hartzeari zabaldu eutsozan ateak, Gaitasunak Gitxitutako Personen Urte Europarragaz bat eginez, eta 2009an mundu mailakoa hasi zan izaten FIAP-en (Fedération Internationale de l'Art Photographique) laguntzinoari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!