Basque Audiovisualek ikus-entzunezko euskal produkzinoak eroango ditu MIPTV azokara
2011-03-22 16:59 KultureaAurten be Basque Audiovisualek ikus-entzunezko euskal industriaren produkzino barrienak eroango ditu Cannes-eko MIPTV azokara, apirilaren 4tik 7ra bitartean. Bosgarren aldiz hartuko dau parte euskal ikus-entzunezkoen nazinoarteko markak ekitaldi honetan.
Aurten be Basque Audiovisualek ikus-entzunezko euskal industriaren produkzino barrienak eroango ditu Cannes-eko MIPTV azokara, apirilaren 4tik 7ra bitartean. Bosgarren aldiz hartuko dau parte euskal ikus-entzunezkoen nazinoarteko markak ekitaldi honetan.
Munduko azokarik garrantzitsuenetakoa da Cannesen egiten dana, izan be euskarri guztietarako entretenimendua sortzeko, koproduziduteko, erosteko, saltzeko, finantzietako nahiz banatzeko aukera ugari egoten dira.
Hainbat enpresa joango dira Basque Audiovisual markeagaz bat eginda: 3Koma, Bainet, EiTB, Expressive, Mediabask, Moztu Filmak, My Jok, Orio Produkzioak eta Pausoka. Azokan bertan izango dira, ganera, Eriz Zapirain errealizadorea, Gasteiz Film Office erakundeko arduradunak, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria eta Itziar Mena Eiken klusterreko arduraduna. Euskal produktuak munduko banatzaile nagusienei ezagutarazoteko eta sektoreko azken joerak ezagutzeko aukerea izango da.
Euskal ikus-entzunezkoen presentzia Cannes-eko nazinoarteko erakustokian bermatzea da Eiken klusterraren eta Etxepare Institutuaren helburua. Azokan bertan egongo diran enpresez gan, Basque Audiovisualen standak berrogei bat euskal enpresari buruzko informazino eskainiko dau.
Aurtengo MIPTVk 107 herrialdetako 11.500 parte-hartzaile izango ditu, antolatzaileek azaldu dabenez. Ikus-entzunezko produktuak saldu eta erosteaz gan, hainbat berbaldi eta lantegi atondu dira. Hizlarien artean dagoz Hans Vestberg Ericsson enpresako zuzendari nagusia, Christian Hernandez-Gallardo Facebook enpresako nazinoarteko negozioen arduraduna, Claire Tavernier FremantleMedia enpresako lehendakari exekutiboa eta Luke Bradley-Jones BBC.com eta iPlayer zerbitzuetako zuzendari nagusia. Aurten, azokeak garrantzi berezia emongo deutse sektorearen aldaketei eta eduki digitalen industriaren garapenari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!