10.000 lagun Getxoko XXI. Blues Jaialdian
2009-06-15 15:41 MusikeaGetxoko XXI. Blues Jaialdiko saio nagusi eta jentetsuenean, oraintsu hildako Koko Taylorri omenaldian, 5.000 lagun inguru batu ziran.
Garik disko barria plazaratuko dau urrian
2009-06-15 15:31 MusikeaUrte hasieran, Kongora joan aurretik, Garik prest itxi eban '16 lore' diskoa, bere musikari-ibilbideko hainbat etapatatik jasotako hamasei abestigaz osotutako bildumea. Besteak beste, 'Hertzainak' taldearen sasoiko hiru abesti, eta bakarka argitaratutako diskoetatik hartutako beste hiru dagoz bilduma horretan.
Fanfarre, Banda eta Kaleko Musika Taldeen Nazinoarteko IV. Haizetara Lehiaketea Amorebieta-Etxanon
2009-06-15 14:43 MusikeaDatorren astegoienean, bagilaren 19tik 21era, IV. Haizetara Lehiaketea izango da Amorebieta-Etxanon. Aurreko hiru ekitaldietan izandako arrakastearen ondoren, laugarren honetan sei herritatik datozen bederatzi banda izango dira, ikus-entzuleen gozamenerako, dixieland, funky, latin-funk, ska eta rythm´n blues lako estiloak jorratuz.
Piroporik ederrenak Bermeon
2009-06-15 12:24 Gaizka Ugartek eta Leire Gotxik irabazi dabe II. Piropo LehiaketeaBermeoko Bermesex zerbitzuak eta GIZ, Gazte Informazino Zerbitzuak antolatutako II. Piropo Lehiaketako Sari banaketea pasa dan zapatuan egin eben Uda Erotismoz Beterik Dator ekitaldiaren barruan.
Omega-3, osasunaren koipea
2009-06-15 12:08 Jan edanakOmega-3 arrain urdin eta landare-iturri batzuetan dagoan gantz-azidoa da. Gantz-azido insaturatu horrek odolaren koagulazinoa eta bihotz-hodietako gaixotasunak prebeniduten laguntzen dau. Hori dala eta, arrain urdina jatea oso komenigarria da guztiontzat, baina batez be zirkulazino arazoak izaten dituenentzat.
Pablo Gonzalez de Langarika: 'Poesiaren eta kalearen arteko buztarketarik ez dot ikusi aspaldion'
2009-06-15 11:32 BarriketanPoetea eta Zurgai aldizkariko zuzendaria
Mogelen 'Peru Abarca' osorik eta jentaurrean irakurriko da bagilaren 18an Bilboko Arriaga Antzokian
2009-06-15 11:05Irakurraldia 8:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da, eta Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak irakurriko ditu 'Peru Abarca'-ren lehen lerrokadak. Hamabi orduz 400 persona inguruk hartuko dabe parte Mogelen klasikoaren irakurraldi publikoan, horreen artean, euskal kulturako eta gizarte, kirol, ekonomia nahiz politika arloetako hainbat persona ospetsu.
Bizkaia Ekinez enpresa-sarietako Gaztedi Saria Innoprot enpreseak irabazi dau
2009-06-12 14:43Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zitek mintegian egoitza dauen Innoprot enpreseak irabazi dau DEMA soziedadeak bere 20. urteurrena ospatzeko emondako Bizkaia Ekinez enpresa-sarietako bat, Gaztedi kategoriari jagokona. Sari-banaketea Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan izan zan atzo.
'Gau zuria' Bilboren 709. urtemugeagaz bat
2009-06-12 12:00Bagilaren 13an, 709 urte beteko dira Diego Lopez de Harok Bilbo sortu ebanetik. Urtero legez, Bilbao 700 Fundazinoak beregain hartu dau urteurrenaren ekitaldiak antolatzeko ardurea. Aurten, 'Gau Zuria' izenburupean, danetara, hogeita hamar ikuskizun baino gehiago izango dira arratsaldeko 20:00etatik goizaldeko 02:00ak bitartean uriburuko hainbat gunetan.
Deustuko Unibersidadeko ikerketa batek kultura aniztasuna eta herrialde indigenak aztertu ditu
2009-06-12 11:37Kultura aniztasuna badala egiaztatzea, hainbat kulturatako taldeen artean gatazkak dagozala, eredu politiko-administratiboen eta barruan dagozan kultura eta herrien arteko komunztadurarik ez dagoala, edo talde askok egin daben salaketea euren kultura eta herrien existentzia be ukatu egin jakela esanez... Honeek eta beste gai batzuk eztabaidatu eta landu izan dira
Kepa Junkerak Nizako Melonius Quartet taldeagaz egindako 'Fandango Provença Sessions' diskoa aukeztu dau
2009-06-12 10:57 MusikeaZuzeneko aurkezpen-kontzertua gaur bertan izango da, Bilboko Guggenheim Museoan, 19:30ean. Diskoa aurkezteko ordu erdi inguruko zuzeneko emonaldiaren ondoren, Junkerak eta Nizako taldekideek bertaratutakoekin berba egingo dabe sormen-prozesuaz eta, gero, galderak egiteko aukerea egongo da.
Gaur hasiko da Getxoko Blues Jaialdia Lonnie Brooksen eskutik
2009-06-12 10:51 MusikeaBagilaren 12tik 14ra, besteak beste, Lonnie Brooks Band, Mike Hammer & The Taxi Drivers eta Johnny Mars Blues Band izango dira Getxon
Eguneko protagonistea Lonnie Brooks gitarra-jole beteranoa izango da, eszenatokien gainean berrogei urte baino gehiagoko ibilbidea dauena. Horren aurretik Belceblues talde bergararra jardungo da, 'Infer' bere lehenengo diskoaren kantak eskaintzeko.
Juanra Madariagak gure izanari errepasoa egin deutso 'Eroriaren logika' poema liburuan
2009-06-11 15:42 Kulturea'Espazio oso luzean idatzitako lana da. Orain dala bost urte ataratako azken liburutik hona, poemak tanttaka etorri jataz; azken batean, erorketa txikiak izan dira guztiak'. Denpora luze horretan sortutako poemak oso autonomoak, indibidualak izan dirala zehaztu dau autoreak, 'baina lana bateratzen hasi nazanean konturatu naz danak doazela bide beretik'.
'Hauspoari eraginez', Araba Euskaraz Oionen hilaren 21ean
2009-06-11 15:35 Euskerea berbagaiOhikoa dan legez, hainbat lagun omenduko ditue aurten be, Ttiki ttaka Arabar Errioxako euskaldunen alkartea, Luis Mari Bengoa herri kirolei lotutako gizona eta Abel Enbeita bertsolaria; euskerearen alde egindako lanaren eskertza moduan egingo deutse omenaldia.
Bizkaitarrek gastu guztiak pagauta izango ditue UEUren Udako Ikastaroetan
2009-06-11 12:11Krisialdiagaitik diru-laguntzino ugari izango dabe Udako Ikastaroetan parte hartu gura dabenek. Bizkaitar ikasle eta lanbakoek, berbarako, Bizkaiko Foru Aldundiari esker, ikastaroen matrikulea, joan-etorriak, ostatu-gastuak eta mantenuaren % 100 pagauta izango ditue.
Zentik.info, kazetaritzeari buruzko hausnarketea sustatu eta ikasten jarraitzeko
2009-06-11 11:40Kazetariak gara Zentik bloga egiten dogunok. Kazetaritzea maite dogu, eta kazetaritzea bizi dogu. Horregaitik, arduraz begiratzen deutsagu komunikabideen alorrean indarrean dagoan fenomenoari, hau da, inguruan eta munduan zer jazoten dan kontetea baino, zer edo zelan pentsau behar dogun transmitidutea da hedabide handien helburua.
Donostiako Orfeoiak eta EHUk antolatutako musika-sarietan izena emoteko epea zabalik dago
2009-06-11 11:16 MusikeaEkimenaren helburua bikotxa da: batetik, musika-ikerketea sustatzea eta, bestetik, musikearen munduan nabarmendu diran persona eta erakundeen lana jentaurrean onestea. Bi modalidadeetako sarietara aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.
2009ko PEN Idazlumea Txomin Peillen euskal idazlearentzat
2009-06-11 11:00 sariak-autortzakPEN Idazlumea ez da berez sari bat, Euskal PENek jentaurrean egiten dauen ekitaldia baino letren arloan egindako lana ezagutarazoteko asmoz. Nabarmendu nahi da berba librearen alde egindako lana, edo lan hori egiteagaitik sufridutako erasoak. Txomin Peilleni PEN Idazlumea gaur, bagilak 11, emongo jako Bilboko Liburu Azokearen barruan.
Artziberri da Artziniegako udalak uda ostean kaleratuko dauen aldizkariaren izena
2009-06-11 10:30Uda ostean argitaratuko da aldizkaria eta koloretako zortzi orrialdez osotuko da, edukien artean luze eta zabal jorratuko diran gaiak agiriko dira, besteak beste, PERI edo Alde Zaharra Bizibarritzeko plana. Horrezaz gan, udalerriko albisteak, ingurumen kanpainak, ekitaldiak, euskerea, eta abar luze bat eskainiko dau aldizkariak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...