Picassoren 70 grabadu ikusgai Bilboko BBK Aretoan

Bizkaie! 2011-03-16 16:54   Kulturea

BBK Fundazinoak Pablo Picassoren hainbat irudi eta grabadu batu ditu Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusia 19-21). Picasso grabatzaile erakusketea apirilaren 30era arte egongo da edegita. Danetara, artista espainiarraren 70 lan dagoz ikusgai.

BBK Fundazinoak Pablo Picassoren hainbat irudi eta grabadu batu ditu Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusia 19-21). Picasso grabatzaile erakusketea apirilaren 30era arte egongo da edegita. Danetara, artista espainiarraren 70 lan dagoz ikusgai.

Picassok grabadugile legez egindako ibilbidearen erakusgarri dira BBk Aretoan batutako irudiak. Lanik zaharrena 1922koa da, eta barriena 1971koa. Martine Soria erakusketako komisarioak aurkezpenean adierazo dauenez, Picassok erabili zituan teknika guztiak agiri dira: punta sikuaren teknikan emondako lehenengo pausuak, ur-tintaren teknikan erakutsi eban trebetasuna, eta litografian eta linoleoan erakutsi eban maisutasuna.

Erakusgai dagozan piezak bildumagile partikularrek eta Vallauris-eko (Frantzia) Zeramika Museoak lagatakoak dira. Frantziako herri horretan bizi izan zan Picasso 50eko hamarkadan, hain zuzen be.

Picassok grabaduaren baliabide ugariak etenbarik aztertu eta landu zituan; horregaitik, trebetasun-maila handia lortu eban teknika guztietan. Erakusketako grabaduen bitartez beste artista batzuekaz alkartu zaneko momentuak be ezagutzeko aukerea izango da. Artistotako batzuk dira Max Jacob, Bateau-Lavoir-en laguna; Jaime Sabartés, Ramon Reventós, Reverdy eta Paul Eluard poetea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu