Leire Salaberria andoaindarrak irabazi dau 2010eko Etxepare Saria

Bizkaie! 2011-03-15 16:45   Kulturea

Leire Salaberria ilustratzaile andoaindarraren Euria ari duenean albumak irabazi dau 2010eko Etxepare lehiaketea. Salaberriak 6.000 euroko saria jasoko dau eta udagoienean Pamiela argitaletxeak bere liburua kaleratuko dau.

Leire Salaberria ilustratzaile andoaindarraren Euria ari duenean albumak irabazi dau 2010eko Etxepare lehiaketea. Salaberriak 6.000 euroko saria jasoko dau eta udagoienean Pamiela argitaletxeak bere liburua kaleratuko dau.

2010eko Etxepare Sarien epaimahaia Jon Zabaletak, Mikel Valverdek, Iñaki Agirrezabalek eta Patxi Zubizarretak osotu dabe. Euren eretxiz, artista barri eta berezi baten eskua nabari da, eguneroko gauzei begirada desbardin bategaz begiratzen deutsena. Euria, guardasola, mendiak, kalea, etxeak... Ohiko elementuak dira gure inguruan, baina egileak halango ikutu magiko bat emon deutse, ez fantasiaren bitartez, errealidadearen beraren poetikotasuna azpimarratuz baino, formen eta koloreen bitartez.

Leire Salaberria Andoainen jaio zan, 1983ean. EHUn Arte Eder ikasketak egin zituan, eta pinturan eta ilustrazinoan espezializau zan. Italia eta Katalunia aldean ibili da urteotan, eta gaur egun A-tik Z-tara tailerrean parte hartzen dago, Mariona Cabassa, Rebeca Luciani eta Jorge Zetnerrek zuzenduta.

Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek, Nafarroan literatura sari esanguratsu baten hutsunea egoala ikusita, literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izango zan saria sortzea erabagi eben 2004an. Lehenengo edizino bietan Etxepare sariek ume, haur, gazte eta helduentzako literaturea saritu eben. 2006tik aurrera, Etxepare umeentzako albumak sortzeko beka bihurtu zan, euskeraz sortutako albumen produkzinoa sustatzeko helburuagaz. Izan be, euskeraz argitaratzen diran album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskeraz sortuak. Euskerazko album ilustratuen sormena bultzatzen dauen beka edo lehiaketak urriak dira, eta, alde horretatik, ekimen barritzailea da hau, adierazo dabe lehiaketearen arduradunek. 2009. urtearen ostean, Etxepare beka izateari itxi eta sari bihurtu zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu