www.aritu.eu, euskeraz egin nahi dauenarentzako webgunea

Bizkaie! 2011-03-15 14:20

Artez Euskara Zerbitzuak garatu dauen webgunean hainbat esparrutan eta egoeratan euskerea sarriago erabilteko tresna lagungarri batzuk topauko ditu erabiltzaileak.

Artez Euskara Zerbitzuak garatu dauen webgunean hainbat esparrutan eta egoeratan euskerea sarriago erabilteko tresna lagungarri batzuk topauko ditu erabiltzaileak. Askotan, euskaldunok euskerea ez dan beste hizkuntza bat aukeratzen dogu, geure hizkuntzeari uko eginez eta zeozelako frustrazinoa sortuz. Errealidadea, halan da be, erabat desbardina izan daiteke, eta norberaren esku dago errealidade hori neurri handi batean aldatzeko giltza.

Hizkuntza baten edo beste baten alde egiteko orduan, erabagigarriak dira askotan berbalagunaren itxurea edota solaskide horregaz topo egin dozun ingurunea eta egoerea. Tamalez, aukeraketa hori euskerearen kaltetan izaten da gehienetan. Kontuak kontu, www.aritu.eu webguneak geure jarrerea aldatu eta geure hizkuntzearen erabilerea modu naturalean garatzen lagunduko deusku, egoerea edozein izan da be.

Gure hizkuntzearen erabilerea areagotzea dau helburu gune honek, eta horretarako trebatzen gaitu, esaterako, komunikazino-estrategiak eta trebetasun sozialak landuz. Egunero bizi doguzan egoerak dira gogoetagai: zelan jokatu euskaldunen arteko bilera batean euskeraz berba egiten ez dauen bateren bat dagoanean; zelan jo ezagutzen ez dozun persona batengana; zelan ebitau aurreretxiak, etab. Era berean, egoera horreen guztien aurrean doguzan portaerak be islatzen ditu, hola bajagoko, oker dagozanak zuzentzeko eta erantzun egokiak indartzeko. Hau guztia lantzeko zenbait test eta ariketa eginda, webgune barriak, lehenengo eta behin, euskerearen aurrean egoera desbardinetan dogun jokabide eta jarrerak ezagutu eta horreen inguruan hausnartzen lagunduko deusku. Ostean, egin geinkezan test, galdera eta ariketei esker, gure konpromiso-maila aukeratu ahal izango dogu, hau da, noraino heldu nahi dogun lekua eta egoerea edozein izanda be. Azken buruan, webguneak emongo deuskuz hartu doguzan helburuak lortzeko zenbait baliabide.

www.aritu.eu urtebeteko lanaren emoitzea da, eta lantalde zabalak jardun dau berau garatzen; besteak beste, psikologoak, euskera teknikariak, diseinatzaileak eta informatikariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu