Kenny Larkin da martiko Art After Dark egitarauko protagonista

Bizkaie! 2011-03-17 10:07   Musikea

Kenny Larkin Detroit (AEB) uriko produktore eta DJak emonaldia eskainiko dau barikuan, hilaren 18an, Guggenheim Bilbao Museoaren Art After Dark egitarauaren barruan.

Kenny Larkin Detroit (AEB) uriko produktore eta DJak emonaldia eskainiko dau barikuan, hilaren 18an, Guggenheim Bilbao MuseoarenArt After Dark egitarauaren barruan.

Street Sound aldizkariak Larkinen Azimuth (Warp Records, 1994) lana historiako tekno disko onenen artean dagoala erabagi eban orain urte batzuk, lehenengo hogeien artean, hain zuzen be. Estadubatuarrak hogei bat urte daroaz musika munduan. Gauerdian hasiko dau saioa eta beragaz batera, Derrick May, Carl Craig eta Kevin Saunderson egongo dira.

Dana dala, Larkinen aurretik, 22:00etan, Fran Leivak (edo Bomb Bass HiFi) emongo deutso hasierea musika gauari. Leiva Bilboko Fever klubeko DJ egoiliarra da. Hamar urtetik gora dabil reggae musikea lantzen.

Guggenheim Bilbao Museoak Fever klubagaz lankidetzan antolatu dau Art After Dark ekimena, eta aurreko saioetan izandako arrakastea izatea espero dabe arduradunek. Leivak eta Larkinek euren musikarik onena eskaintzen daben bitartean, bisitariek Guggenheimeko erakusketez gozetako aukerea eukiko dabe, 22:00etatik 01:00etara. Horrezaz gan, kontzertuetarako sarrerearen truke Fever kluberako dobako txartela emongo deutse. Sarrerak 12 euroan salduko ditue; Museoaren Lagunentzako, ostera, 8 euroan. Infiormazino gehiago behar izan ezkero: www.guggenheim-bibao.es

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu