EKA-k Prezioen Behatokia eta Kontsumitzaileen Kontsulta-Kontseilua eratzea eskatzen dau

Bizkaie! 2011-03-15 10:23

Gaur, martiak 15, Kontsumitzailearen Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko da. EKA-OCUV, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak eskubide horreek zeintzuk diran gogorarazo deusku.

Gaur, martiak 15, Kontsumitzailearen Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko da. EKA-OCUV, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak eskubide horreek zeintzuk diran gogorarazoten dau eta administrazinoei kontsumoko zehapenetan zorroztasun gehiago, kontsumitzaileen alkarteakazko lankidetza estuagoa, Prezioen Behatokia eta Kontsumitzaileen Kontsulta-Kontseilua eratzea eskatzen deutsez.


Kontsumitzailearen eskubideak:

- Bizitzarako oinarrizkoak diran ondasun eta zerbitzuetarako eskubidea.

- Bizitzarako arriskutsuak edo kaltegarriak diran produktuen kontrako babeserako eskubidea.

- Interes ekonomiko eta sozialen babespena, kontsumitzailea babesteko legeek dinoen legez.

- Eskaintzen jakozan salgai eta zerbitzuei buruz informazino osoa eta egiazkoa jasoteko eskubidea.

- Kontsumitzaile arduratsuak izateko informazinorako eta hezkuntzarako eskubidea.

- Merkatuaren produktuen artean presinorik barik hautaketea egiteko eskubidea.

- Produktu bat akastuna izan edo kontsumitzailearen interesak kaltetzen dituanenan konponketa edo neurriko kalteordaina jasoteko eskubidea.

- Gizarteak aintzat hartzen dituan kontsumitzaileen alkarteetan parte hartzeko eskubidea.

- Gitxiagotasun, menpekotasun edo defentsarik ezaren kontrako babesa.

- Kutsadurarik bako ingurune batean lan egin eta biziteko eskubidea.

2010ean kontsumo erreklamazinoak % 23 igon ziran EAEn, telekomunikazino zein garraio arloetako erreklamazinoen igoera nabarmenagaz. Kontsumoaren arlo gehienetan erreklamazinoak bajatu baziran be, eta hori oso albiste pozgarria da, 2010an Euskadin izapidetutako erreklamazinoen kopuru osoa (Eusko Jaurlaritzeak, Kontsumitzailearentzako Informazino Udal Bulegoek eta kontsumitzaileen alkarteek bideratutako guztiak: 21.759 erreklamazino) % 23 igon zan.

Errudun nagusiak erreklamazinoetan zerrendaburu diran arlo biak izan ziran: telekomunikazinoak (telefonia eta Internet), izan be, 8.741 erreklamazino izanz irann (guztien % 38,9), 2009an baino % 33,78 gehiago; eta garraioa (hegaldiak gehienbat), izan be, 2.191 erreklamazino eragin zituan (guztien % 10,01) eta % 22,34ko igoerea izan eban 2009agaz konparauta.


Salaketa gehien jasoten dituen arloetako enpresei zigor handiagoak

Horixe izan zan EKA-k 2009an Eusko Jaurlaritza barriari luzatu eutson proposamenetako bat. 2010ko datuak ikusita, eskaera horri eusten deutsagu. Eusko Jaurlaritzeak eta administrazino guztiek erreklamazino gehien sortzen dituen enpresen jarduna zorrotzago jagon eta noizean behin ipinten deutsiezan isunak gogortu beharko leukiez, gaur egungoak oso arinak baitira konpainia horreen boterea eta etekin ederrak eta sarritan erabilten dituen trikimailu eta iruzurrak kontuna hartuta.


Prezioen Behatokia eta Kontsumitzaileen Kontsulta-Kontseilua

2009an mahai gainean jarri eta erantzunik jaso ez daben beste bi proposamen be berreskatzen ditu EKA-k. Lehenengoa: Eusko Jaurlaritzeari Prezioen Behatokia sortzea eskatzea, Administrazinoak gidatuta eta kontsumitzaileen eta bestelako gizarte agenteen parte-hartze zuzenagaz. Behatoki horrek oinarrizko elikagai batzuei produkzinotik salmentaraino jarraipen zorrotza egingo leuskiez kate osoan prezioak zenbat eta zergaitik garestitzen diran jakiteko; eta gehiegizko edo iruzurrezko merkatal ekintzak eta jokaerak ebitetako eskuhartze eta zigorrak ezartzeko gaitasuna izan beharko leuke. Miatutako salgaiek prezio bikotxeko etiketea azaldu beharko leukie: kontsumitzaileak ordaindu beharrekoa eta produktoreak kobrautakoa.

Bigarrena: Kontsumitzaileen Kontsulta-Kontseilua eratzea Euskal Erkidegoan (Estadu mailan dagoan Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseiluaren antzekoa), erakunde publiko eta egonkorra, kontsumoaren inguruko legeak, aldaketak eta politikak erabagiterakoan, botere publikoek aintzat hartuko leukiena. Administrazinoek ezartzen dituen neurriek gizarte zibilaren parte-hartze eta adostasunik handiena izaten lagunduko leuke Kontseilu honek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu