Bertsozale Elkarteak bertso-udalekuetan izena emoteko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2011-03-16 10:26   Bertsolaritzea

Aurten be Bertsozale Elkarteak uda parterako gaztetxuek bertsolaritzeaz eta aisialdiaz gozetako bertso-udalekuak antolatu ditu. Izena emoteko epea zabaldu barri da, eta azkenengo eguna maiatzaren 5a izango da.

Aurten be Bertsozale Elkarteak uda parterako gaztetxuek bertsolaritzeaz eta aisialdiaz gozetako bertso-udalekuak antolatu ditu. Izena emoteko epea zabaldu barri da, eta azkenengo eguna maiatzaren 5a izango da. Bost txanda egongo dira, garagarrilean eta irailean.

Bederatzi urtetik hamazortzi urte bitarteko gazteek parte hartu leikie udalekuotan. Irañetan (Nafarroa) eta Zuhatzan (Araba) bederatzi eta hamaika urte bitarteko gaztetxuak hartuko ditue: Bidarrainen (Behe Nafarroa) eta Arrazolan (Bizkaian), hamabi eta hamalau urte artekoak; eta, Zerainen (Gipuzkoa), hamabost eta hamazortzi urte bitartekoak.

Taldeak berrogei bat lagunekoak dira. Antolatzaileek adierazo dabenez, aurreikusitako kopurua gainditzen bada, izena emoten daben lehenengoek eukiko dabe aukerea. Garagarrileko udalekuak Bidarrainen, Zerainen, Irañetan eta Arrazolan egingo ditue; irailean, barriz, Zuhatzan.

Informazino gehiago behar izan ezkero: Bertsozale Elkartea, 943 694129 edo izena emoteko formularioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu