Bilboko Udaleko telefonozko aldi bereko itzulpen zerbitzuak 5.000 minutu kudeatu ditu hizkuntza-bitartekaritzan

Bizkaie! 2011-03-16 11:20   Euskerea berbagai

Aldi bereko dobako itzulpen zerbitzu hau telefono-terminal baten bidez egiten da. 2007ko amaieran abian ipini zan Bilboko Udalaren barruti-zentro guztietan, hasieran 32 hizkuntza erabiliz, eta gaur egun 50 baino gehiago.

Bilboko Udalaren aldi bereko telefono bidezko itzulpen zerbitzua aitzindaria izan da Euskal Autonomia Erkidegoan eta orain arte, 5.000 minutu kudeatu ditu hizkuntza-bitartekaritzan, euskerea eta gaztelania ezagutzen ez daben personen izapide administratiboak egiten laguntzeko. Telefono bidezko dobako zerbitzu honen hartzaileak Bilbon bizi diran 30.000 etorkinak dira.

Aldi bereko dobako itzulpen zerbitzu hau telefono-terminal baten bidez egiten da. 2007ko amaieran abian ipini zan Bilboko Udalaren barruti-zentro guztietan, hasieran 32 hizkuntza erabiliz, eta gaur egun 50 baino gehiago. Sistemeak funtzionau dauen lehenengo hiru urteetan, jatorri askotariko 341 lagunek erabili dabe telefono bidezko itzulpen zerbitzua.

Hizkuntzearen arabera, hamar erabiltzaileetariko lauk aldi bereko itzulpena txineraz eskatu eben; ondoren, erabilerearen ehunekoaren arabera, honako honeek dagoz: arabierea (% 18,7), ingelesa (% 10,8), errumanierea (% 6,7) eta wolofera (% 6,1). Danetara, 17 hizkuntzatan egin dira hizkuntza-bitartekaritza lanak, besteak beste, portugesa, errusierea, grezierea, italierea, alemana, sunukierea, urduerea, berbererea, indierea edo georgieran.

Kontuak kontu, 'Bilboko Udaleko Herritarrakazko Hartu-emonetarako Sailaren menpe dagoan telefono bidezko aldi bereko itzulpen zerbitzua XXI. mendeko Bilboren hizkuntza eta kultur aniztasunaren isla da', adierazo dabe bere arduradunek.

Bilboko Udalak 11 terminal daukaz aldi bereko telefono bidezko itzulpena eskaintzeko: bederatzi Bilboren barrutiko zentroetan, eta beste bi erroldaren udal bulegoan eta herritarren arretarako bulego zentralean beste bi.

Terminal horeetako bakotxak eskuko telefonoaren antza dauka eta audio-urteera bikotxaz horniduta dago erabiltzaileak eta udal langileak urruneko zentral bategaz komuniketako. Deitzen dan lekuko interprete batek aldi bereko itzulpena egiten dau bertatik.

Ingeles, frantses, aleman, arabiera, errumaniera eta txinerazko itzultzailearen sarrerea berehalakoa da, baina sisteman sartutako beste hizkuntzen kasuan (japonierea, polonierea, farsierea, banbara, norvegierea, suedierea, txekierea, finerea, turkierea, ukranierea, thaierea, eslovenierea, lituanierea, pularerea (fulanierea), nederlanderea, bulgarierea, eslovakierea, serbierea-kroazierea, danierea, koreerea, armenierea, mandingea, afganierea, albanierea, bosnierea, taiwanerea, pertsierea, sirierea eta abar) eskatu egin behar da aldez aurretik.

Aitatu sistemearen sarrerea Bilboko Udalak herritarren zerbitzurako tresna moduan barrikuntza teknologikoaren alde egindako apustuan aurreranzko pausua izan da, momentu guztietan udal administrazinoan zerbitzu eraginkorra eta kalidadezkoa jasoteko eskubidea bermatuz, hizkuntzen mugen gainetik.

Hizkuntza-bitartekaritzearen osogarri moduan, Bilboko Udalak 2008. urtean personak kudeatzeko eta bideratzeko sistema eleanitza abian jarri eban, hizkuntza desbardinetan azalpenak emoten zituen testuakaz (euskerea, gaztelerea, ingelesa, frantsesa, txinerea, arabierea eta errumanierea). Era berean, webgunearen bitartez etorkinentzako baliabide-gidea eskaintzen dau, aurretik aitatutako zazpi hizkuntzetan egindakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu