Euskadiko Biodibersidade Zentroak hainbat ekintza antolatu ditu Uraren Nazinoarteko Egunaren inguruan

Bizkaie! 2011-03-17 11:21

Martiaren 22ko Uraren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik antolatutako jardueretarako leku mugatuak dagoz eta ezinbestekoa izango da aurretik izena emotea 946870402 telefonora deituz. Informazino gehiago behar izan ezkero, ondoko helbidera jo: www.torremadariaga.org.

Busturiko (Bizkaia) Madariaga Torretxean dagoan Euskadiko Biodibersidade Zentroak hainbat ekintza antolatuko ditu, martiaren 22an ospatzen dan Uraren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik. Ospakizun honen bidez urak bizitzearen garapenean eta iraunkortasunean dauen funtzezko zereginean gizartea sentsibilizau nahi da. Horretarako, zentroko arduradunek jakinarazo dabenez, martiaren 22an, goizeko 10:00etan, Uraren garrantzia bizidunentzat erakusketearen bisita gidatua egingo da eta, ondoren, Urdaibaiko paduretako ekosistemara bisitea antolatu da igurune horren garrantzia ezagutzeko.

Astegoienean ospakizun eta ekitaldi gehiago izango dira; martiaren 26an, Urdaibaiko padurak eta Uraren garrantzia bizidunentzat erakusketea ikusteaz gan, Uraren soinuak hidrofono baten bidez Gaztelugatxeko Biotopo babestuko urpeko soinuak entzuteko itsasontziz egiteko ibilalditxua proposatuko da. Arratsaldez, Toti Martinez de Lezea idazleak Uraren historiak hitzaldia eskainiko dau.

Txikiek be eurentzako ekitaldiak izango ditue, besteak beste, burbuilak egiteko tailerra eta animalien formea daben jaboizko burbuilen lehiaketea, eta arrantza jasangarriaren jolasak.

Martiaren 27an, goizean, zetazeoei buruzko hitzaldi bat izango da, eta ondoren, urteera bat egingo da kotxez Matxitxakoraino, animalia horreek ikuskatzeko. Era berean, oso interesgarria izango da Uraren Euskal Agentziako teknikari batek gidatuko dauen bisitea Urdaibaiko Saneamendu Sarera eraikuntza honek ur-kalidadea zelan hobetuko dauen ezagutzeko.

Zientifiko txikiek Sua eta Izotza ikuskizun zientifikoa izango dabe Mad Science-n eskutik, eta biotailerrean periskopio bat egin ahal izango dabe uretako bizidunak ikusteko. Azkenik, eta danei zuzenduta, Deep Blue filmaren emonaldia izango da.

Jardueretarako leku mugatuak dira eta ezinbestekoa izango da aurretik izena emotea 946870402 telefonora deituz. Informazino gehiago behar izan ezkero, ondoko helbidera jo: www.torremadariaga.org.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu