Kaixo.com-ek euskal 60 herrietako Interneteko atariak sortu ditu

Bizkaie! 2011-03-16 12:59

Kaixo!-k erabiltzaileei euren herria, enpresea edo alkartea eta bertan egiten diran ekintzak ezagutarazoteko aukerea emoten dau. Horretarako, argitaratze sistema baten bidez erabiltzaileak protagonista izan daitekez eta euren herria administrau leikie. Horrezaz gan, Facebook edo Twitter lako sare sozialakaz integrauta dago.

Kaixo! 1997ko udaberrian jaio zan Interneteko lehenengo euskerazko bilatzaile moduan. Kaixoren helburua beti izan da euskaldunei dobako zerbitzuak eta edukiak eskaintzea eta Kaixo! barriak filosofia horri eutsen deutso.

Laster 14 urte beteko ditu, Google baino bi urte zaharragoa da.


Herri atariak

Kaixo!-k eskaintzen dituan zerbitzu barrien artean Herri Atariak dagoz: Euskal Herriko 60 herri eta uri garrantzitsuen atari lokalak sortu dira honako sarrera zuzenakaz:

http://bilbo.kaixo.com, http://eibar.kaixo.com edo http://amurrio.kaixo.com.

Erabiltzaileek euren herrietako enpresa eta saltokien aurkibidea, barriak, kale-izendegia, kultur edo kirol-agenda, eguraldia, bideoak, argazkiak edo orri zuriak ikusteko aukerea izango ditue.


Kaixok zeure hizkuntzea darabil

Kaixo! barriak bere erabiltzaileak eskatutako eskakizun bat beteten dau: euskerea eta gaztelania hizkuntzak desbardintzea. Orain Kaixo!-k erabiltzaileen hizkuntzea darabil, hau da, nabigatzailearen hizkuntzea modu automatikoan atzemoten dau eta edukiak hizkuntza horretan publiketan ditu, beste hizkuntzara aldatzeko aukerea emonez.


Parte hartzeko aukera gehiago eta sare sozialetan integrauta

Kaixo!-k erabiltzaileei euren herria, enpresea edo alkartea eta bertan egiten diran ekintzak ezagutarazoteko aukerea emoten dau. Horretarako, argitaratze sistema baten bidez erabiltzaileak protagonista izan daitekez eta euren herria administrau leikie. Horrezaz gan, Facebook edo Twitter lako sare sozialakaz integrauta dago.


Zerbitzu berriak

Urte honeetan arrakasta handia izan daben zerbitzuak eskaini doguz; orain dala 6 urte ia 22.000 ikaslek izena emon eben euskaltegia sortu genduan; 2008ko Osakidetzaren EPEa, egunero 40.000 erabiltzailek hartu eben parte; eta Koldo Mitxelenaren euskal abizenen datu-basea Euskal diasporaren artean arrakastatsua.

Orain, barriz, zerbitzu barriak gehitu doguz, besteak beste, bideoak, argazkiak, 110.000 enpresa eta saltokien aurkibidea, iragarki sailkatuak, kirol-agendea, kultur agendea eta kale-izendegia.


Software librea eta Creative Commons Lizentzia

Kaixo!k software librea erabilten dau: Linux sistema eragilea daben zerbitzariak ditu eta PHP eta Mysql datu-baseagaz programauta dago. Garapenerako Dinux (http://www.dinux.org sistema eragilea erabili da: Euskal Herriko linux banaketea. Kaixoren edukiak Creative Commonslizentzia daukien, hau da, erabiltzaileek Kaixoren edukiak erabilteko eta zabaltzeko baimenadaukie.

Ondokoak dira orain arte sortutako herri atariak:

Araba: Gasteiz, Laudio, Amurrio, Agurain, Dulantzi.

Bizkaia: Bilbo, Barakaldo, Getxo, Portugalete, Santurtzi, Basauri, Leioa, Sestao, Galdakao,Durango, Erandio, Amorebieta, Bermeo, Ermua, Mungia, Gernika, Sopela, Arrigorriaga,Trapagaran, Ortuella, Ondarru, Elorrio, Derio, Zamudio, Lemoa, Karrantza, Lezama,Mundaka, Laukiz.

Gipuzkoa: Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani, Tolosa, Lasarte-Oria, Hondarribia, Pasaia, Bergara, Andoain, Azpeitia, Beasain, Azkoitia, Elgoibar, Oñati, Oiartzun, Ordizia, Usurbil, Villabona.

Nafarroa: Iruña, Tutera, Barañain, Burlata, Lizarra, Zizur Nagusia, Atarrabia, Antsoain,Altsasu.

Iparralde: Miarritze, Baiona.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu