Korrika Bartzelonan

Bizkaie! 2011-03-15 10:48   Euskerea berbagai

Hilaren 16an helduko da Korrika 2011 Bartzelonara, hamaika ekitaldi kulturalegaz batera. Egitarau ederra antolatu dau Bartzelonako Euskal Etxeak: kontzertuak, berbaldiak, jaiak eta abar.

Hilaren 16an helduko da Korrika 2011 Bartzelonara, hamaika ekitaldi kulturalegaz batera. Egitarau ederra antolatu dau Bartzelonako Euskal Etxeak: kontzertuak, berbaldiak, jaiak eta abar.

Ekitaldi kulturalak eguaztenean hasiko dira, euskerea eta eremu urriko beste hizkuntza batzuen ganeko mahai-inguru eta berbaldiekaz. Barikuan, hilaren 18an, trikitixa doinuak ekarriko ditu Xabier Aburruzagak; eta, zapatuan, Sagardao eguna ospatuko dabe.

Asteotan, besteak beste, Mikel Urdangarinen kontzertua, Izan, Egin, Eragin dokumentalaren emonaldia eta Aitzpea Goenaga Etxepare Institutuko buruaren berbaldia atondu ditue. Egitarau oso-osoa gura izan ezkero: blog.euskaletxeak.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu