Punto y Raya jaialdiko lanik onenak ikusgai gaur Guggenheim Bilbao Museoan
2011-03-15 10:05 Barriak2009ko Punto y Raya jaialdian irabazle eta finalista izan ziran hamasei ikus-entzunezkoak eskainiko ditue gaur Bilboko Guggenheim Museoan. Emonaldia Museoko Zero Espazioan izango da, 18:45ean.
2009ko Punto y Raya jaialdian irabazle eta finalista izan ziran hamasei ikus-entzunezkoak eskainiko ditue gaur Bilboko Guggenheim Museoan. Emonaldia Museoko Zero Espazioan izango da, 18:45ean.
Lehiaketearen bigarren edizinoan hainbat artista garrantzitsu saritu ziran, esate baterako, Chris Casady, Star Wars pelikulen animatzailea eta Beastie Boys-en bideoklip baten zuzendaria.
Punto y Raya Jaialdia MAD-ek (Ana Santosek eta Nöel Palazzok) sortu eban 2007an. Japoniako prentsan munduko jaialdirik abstraktuena zala esan eben. Punto y Rayak puntuaren eta marrearen sormen aukerak esploretan ditu zientziaren, artearen eta pensamenduaren alor desbardinetan.
Jaialdiak lau bat urte daroaz forma eta mobimentua zelan sortzen diran aztertzen eta gitxieneko unidade horrek erabilten. Guggenheimera hurreratzen diranek forma eta mobimentuaren esentziari buruz gogoetea egiteko aukerea eukiko dabe.
Ikus-entzunezko komunidade esperimentalaren eta adituen onarpena jaso dau Punto y Raya Jaialdiak. Munduko 35 uri baino gehiagotan egin izan da festibala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!