BilbaoEszenak barriro ekingo deutso Show Gela egitarauari

Bizkaie! 2011-03-15 12:27   jardunaldiak

Bilbaoeszenak, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, barriro be ekin deutso Show Gela egitarauari. Hitzorduak eguenetan izango dira, BilbaoEszenan bertan, 20:00etatik 23:00etara bitartean. Ekimenaren helburua ikus-entzuleak hainbat arte alorretako sormen prozesuetara hurreratzea da.

Bilbaoeszenak, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, barriro be ekin deutso Show Gela egitarauari. Hitzorduak eguenetan izango dira, BilbaoEszenan bertan, 20:00etatik 23:00etara bitartean. Ekimenaren helburua ikus-entzuleak hainbat arte alorretako sormen prozesuetara hurreratzea da.

Aste honetako hitzorduak ikus-entzunezkoen munduaren eta eszenaren arteko hartu-emonak izango ditu ardatz. Hiru artista esperimentalen beharrakaz hasiko dabe Show Gela egitarauaren edizino barria, Ikus-entzunezkoak eta eszena izenburupean. Artista konbidauak Olatz de Andrés jantzaria, Zigor Gorostiola light jockeya eta Al Lente ikus-entzunezkoen produktorea dira.

Show Gela bakotxak hainbat konbidau izaten ditu; eta, gehienetan betiko erakusketa zirkuituetan topetan ez diran proposamen abangoardistak eta esperimentalak egiten ditue.

Eguenean, Olatz de Andres jantzari eta ikerlariak, ikus-entzunezkoek sorkuntza koreografikoan daukiezan erabilerak erakutsiko ditu. Zigor Gorostiolak light jockey eta virtual jockey legez daukan esperientzia azalduko dau, antzerkiko eszenan ikus-entzunezko teknologia erabiliz. Eta ikus-entzunezkoen sorkuntzan eta produkzinoan dabilen Al Lentek gidoi bat sortzeak eskatutako sorkuntza prozesua erakutsiko dau.

BilbaoEszenaren Show Gela prozesuari, ez emoitzeari, garrantzia emoten deutson gune libre eta sortzaile moduan dago antolatuta, artistearen alde gizatiarrena ezagutzeko eta arte izakerearen mekanikea ulertzeko, sortzaileekaz alkarreraginez, ekimenaren arduradunek azaldu dabenez.

Show Gela guzti-guztiak BilbaoEszenan izango dira, Bilboko Juan De Gardeazabal kaleko 5. zenbakian, Santutxu auzoan. Sarrerea dobakoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu