600 lagunetik gora batuko dira astegoienean V. Gipuzkoa Encounter jaialdian

Bizkaie! 2011-03-17 13:15

Informatikearen eta bideojokoen inguruan makina bat zale alkartuko dira barikutik aurrera, hilak 18, V. Gipuzkoa Encounter jaialdian. Tolosako Usabal kiroldegian 600 lagunetik gora batuko dira euren esperientziak alkarbanatzeko.

Informatikearen eta bideojokoen inguruan makina bat zale alkartuko dira barikutik aurrera, hilak 18, V. Gipuzkoa Encounter jaialdian. Tolosako Usabal kiroldegian 600 lagunetik gora batuko dira euren esperientziak alkarbanatzeko. Berbaldi, tailer eta lehiaketa ugari be antolatu ditue egunotan.

Gipuzkoa Encounter jaiak ateak bariku eguerdian edegiko ditu, baina 10:00etan daborduko lehiaketan izena emoteko aukerea egongo da Usabal kiroldegian bertan. Domekan, 17:00etan, itxiko da aurtengo Encounter. Parte-hartzaileek, sarrereagaz batera, ordenagailua ipinteko lekua, entxufe bat eta Interneteko konekzinoa eukiko dabe. Aurten 1Gb segunduko abiadurea izango dabe erabiltzaileek.

Tolosako alkate Jokin Bildarraitzek Donostian egindako aurkezpenean azaldu ebanez, Gipuzkoa Encounter topaketek barriro be parte-hartze handia lortu dabe, izan be sarrerak hiru bat orduan amaitu ziran.

Hainbat lehiaketa preparau ditue antolatzaileek, besteak beste, arte digitaleko lehiaketea, bideo jokoen eta software libreagaz lotutako txapelketea eta ordenagailuen kaxak eraldatzeko lehiaketea. Danetara, 10.000 euro banatuko ditue saritan.

Usabal kiroldegiko egitarauaz gan, Tolosako beste hainbat tokitan teknologia barriekaz lotutako ekintzak atondu ditue. Esate baterako, zapatuan, Triangelu plazan, Nork esan dizu? antzezlana eskainiko dau Biombo taldeak, sare sozialen erabilera okerren ondorioen ganean gogoetea egiteko.

Euskalamiga alkarteak koordinau dau Tolosako ordenagailu festa, eta Tolosako Udala eta Euskaltel Fundazinoa dira antolatzaileak. Ekimenak Kutxa, Euskaltel, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren babesa jaso dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu