Etxepare Institutuak bere espiritua eta filosofia erakutsiko ditu Bilbon, 'At!' ikuskizunaren bitartez

Bizkaie! 2011-03-14 16:45   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga and.ak esan dau bihar Arriagan protagonismoa sortzaileek izango dabela, Etxepare Euskal Institutua Euskal Herrian egiten dan lana munduari erakusteko bitartekoa baita. Era berean, kulturearen inguruan eta guztiona dan helburu baten inguruan ahots desbardinak alkartzeko ahalegina azpimarratu dau.

Etxepare Euskal Institutuak bere espiritua eta filosofia erakutsiko ditu bihar, hilak 15, Bilboko Arriaga Antzokian estreinauko dauen At! talde-lanaren bitartez. Euskal artisten ahalmen sortzailea erakusteaz gan, ekitaldi baten bidez Etxepare Euskal Institutuaren zeregina erakutsi nahi da bihar.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko Euskerea Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendari Mari Jose Olaziregi eta lana zuzendu dauen Fernando Bernues antzerki zuzendariak prentsaurrekoa emon dabe gaur Bilbon At! aurkezteko.

Ikuskizunak, euskeraz eta gaztelaniaz idazten daben 25 euskal idazleren testuak alkartu ditu -ikuskizunerako propio sortuak-, besteak beste, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Arantxa Urretabizkaia edo Kirmen Uriberenak. Testu horreek 28 aktorek, zazpi musikarik eta zazpi jantzarik eszenaratuko daben ikuskizun baten zati dira.

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak azpimarratu dau At! Institutuaren filosofiari erabat lotuta jaio dala, alkarlana eta batasuna bultzatuz, euskal sortzaileen indarra erakutsi ahal izateko balio dauelako. Kohesino hori, sinergia horreek eta batasun hori gauzatzea beharrekoa zan gure lehen urratsa emon ahal izateko, adierazo dau. Goenaga and.ak esan dau bihar Arriagan protagonismoa sortzaileek izango dabela, Etxepare Euskal Institutua Euskal Herrian egiten dan lana munduari erakusteko bitartekoa baita. Era berean, kulturearen inguruan eta guztiona dan helburu baten inguruan ahots desbardinak alkartzeko ahalegina azpimarratu dau.

Ikuskizunari jagokonean, Goenagak adierazo dau At! talde-sormenaren aldeko apustua dala. Parte hartzen daben 25 idazleek testu bilduma zoragarria jarri dabe Etxepare Euskal Institutuaren esku, ikuspuntu desbardinak alkartzeagaitik nabarmentzekoa. Ekarpen danakaz euskeraz eta gaztelaniaz dagoan liburu bat argitaratu da eta ikuskizunera joaten diran guztiei oparituko jake. Goenagak aurkezpen ekitaldi honetan parte hartu ez daben lehen mailako beste artista batzuei ahotsa emoteko asmoa adierazo dau, denpora eta leku mugak dirala-eta, ezinezkoa izan baita guztien parte-hartzea.

Bestalde, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Etxepare Euskal Institutuak euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko lanean dabilen Eusko Jaurlaritzearen babesa berretsi dau, eta betebehar horretan ezinbesteko tresna izan behar dauela azpimarratu dau. Urgellek adierazo dau euskaldun guztiak Etxepare Euskal Insitututaz harro egotea nahi leukela, eta esan dau Kultura Sailean hola izan daiten lan egiten dabela. Gure hizkuntza eta kulturearen bitartez mundura zabaltzeko lan garrantzitsu honetan, Etxeparek ezinbesteko tresna izan behar dau. Herri txikia gara baina lagunak egiten dakigu, eta hori Etxepareren oinarrizko betebeharra da. Danon artean, gaur egun euskerea eta euskal kulturea diranaren irudi modernoago eta errealago bat emotea lortu behar dogu, esan dau.

Ibilbide laburrean, Etxepare Euskal Institutuak euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko hainbat jarduera egin ditu, eta Euskerea Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendari Mari Jose Olaziregik institutuaren jardueren laburpen txikia egin dau. Unibersidadeko irakurletzei jagokenez, Olaziregik Stanford University ospetsuan datorren ikasturtean abian jarriko dan irakurletzea azpimarratu dau. Gainera, Manhattaneko New York Universityn zabaldutako euskal literatureari buruzko lehen katedra be aitatu dau. Olaziregik jakinarazo dau Etxepare Euskal Institutua University of Chicago, University of Liverpool, Universität Konstanz, Universite de la Sorbonne Nouvelle-Paris III edo Poznam-eko Adam Mickiewicz Unibersidadea (Polonia) lako unibersidade ospetsuakaz dabilela hartu-emonetan irakurleen sarea zabaltzeko, eta EiTB eta Cervantes Institutuagaz egin eban moduan, EHU, Euskaltzaindia, Ramon Llull Institutua edo Euskal PEN Kluba lako erakundeakaz be hitzarmenak sinatuko dituela laster.

Halan da be, arlo akademikoa Etxepare Euskal Instituaren arloetako bat baino ez da. Holan, martiaren 27an, Bernardo Atxagak Bruselako Passaporta literatura-ekitaldi ospetsuan parte hartuko dua, eta euskal film laburrak uri bereko Film Laburren Jaialdian egongo dira.

Egun batzuk geroago, martiaren 30ean, Etxepare Euskal Institutuak Birminghameko Unibersidadeko Professor Lawrence Trask Lecture jardunaldietan parte hartuko dau.

Gainera, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoari esker, euskal idazle batzuk zezeilean BCN Negra edo Santa Barbarako UCn izandako International Mother Language Day ekitaldietan izan ziran. Era berean, 2010ean hainbat liburu eta hizkuntza azoketan egon zan (Frankfurteko, Guadalajarako eta Istanbuleko liburu azokak eta Londreseko eta Berlineko hizkuntza azokak) eta aste gitxi barru Guadalajarako Zinemaldian egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu