Bilboaldeak irabazi dau Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketako lehenengo saioa

Bizkaie! 2011-03-23 17:25   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo sariketea Igorren, Arratiako eta Bilboaldeko taldeen arteko saioagaz eta irabazlea, Bilbaoaldeko taldea izan da.

Gaur hasi da aurtengo sariketea Igorren, Arratiako eta Bilboaldeko taldeen arteko saioagaz eta irabazlea, Bilbaoaldeko taldea izan da.

Gaurko saioko aurkezlea Maite Berriozabal izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe adituek osotu dabe.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanpoan geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasetan da.

Saioa Igorreko kultur aretoan jokatu da. Aretoa leporaino bete da bertara joan diran 350 bat ikusleakaz. Ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak:

ARRATIA

BILBOALDEA

18 urte arte

Ander Gerrikaetxebarria Aitor Asua
Malen Amenabar

Olatz Ipiña
Iker Garitagoitia
Pello Ormazabal

19-24 urte bitarte

Manex Sagarna
Irati Astondoa
Illart Gumuzio

Aitor Zelaieta
Iker Uribarren
Arkaitz Zipitria

eta honeek puntuazinoak:

ARRATIA

BILBOALDEA

18 urte arte

163,5

179,--

19-24 urte

195,--

187,--

Danetara

358,5

366,--

Kontuak kontu, finalaurrekora pasau dan taldea Bilboaldea dogu eta apirilaren 5ean, igazko irabazlea dan Lea Artibaiko taldeagaz neurtu beharko ditu indarrak.

Datorren astean jokatuko dira beste sailkapeneko saioak eta hurrengoetan, finalaurrekoak eta finala.

Sailkapen-saioak

Eguna

Taldeak

Lekua

Ordua

2011/03/29

Ipar Uribe - Durangaldea

Derio: Txorierri institutua

11:30

2011/03/30

Enkarterri - Busturaildea

Zalla: Institutua

10:30

Finalaurrekoak

Eguna

Taldeak

Lekua

Ordua

2011/04/05

Lea Artibai – 23ko irabazlea

Markina: Lea-Artibai ikastetxea

11:30

2011/04/06

29ko eta 30eko irabazleak

Durango: Institutua

12:00

Finala

Eguna

Lekua

Ordua

Apirilaren 14a, eguena

Bilboko Kafe Antzokian

19:00

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu