Patrik Grijalvo bilbotarrari emon deutsie Rekalde Bekea Rotterdameko HMW arte-zentroan egonaldia egiteko
2011-03-24 10:29 sariak-autortzakEgile bilbotarrak arkitektura-elementuen zehaztasunik txikienetan jarten dau begiradea argazkiak erabiliz. Elementu arkitektonikoen erretratuak ataraten ditu -fatxadenak eta barrualdeenak, esaterako-, eta argazkian atzemondako motibo hori sorburu hartuta, abstrakzino plastikoa eta garapen formala ikertzen dau.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Rekalde Aretoaren bidez, Patrik Grijalvo artista bilbotarrari emon deutso 2011. urteko Rekalde Bekea. Bekearen helburua da Rotterdameko (Holanda) Het Wilde Weten (HWW) arte-zentroan hiru hilebeteko (apirila, maiatza eta bagila) egonaldia egitea.
Aukeraketea Holandako zentro horretako arduradunek egin dabe deialdi publiko honetara aurkeztu diran 15 hautagai bizkaitarren artean. Gainera, Grijalvok 6.000 euroko inguruko laguntzino ekonomikoa izango dau etxebizitza, ikasketak, bidaiak eta mantenua pagetako, eta diru-poltsa bat, berak sortzen dituan artelanetarako.
Aurreko edizinoetan Bizkaiko beste autore batzuk jaso eben bekea: Yolanda de los Bueisek, Kepa Garrazak eta Zigor Barayazarrak. Ekimenaren helburua da Bizkaiko artistak edo Bizkaian erroldauta dagozala egiaztatzen daben artistak sustatzea.
Artista plastikoei atzerrian ikasteko eta biziteko programetan parte hartzeko aukerea emotea bilatzen da Rekalde Bekearen bidez. Holan, mueta honetako ekimenak sustatuta, tokiko eszenagazko interesa piztu nahi da nazinoarteko profesionalen artean.
Patrik Grijalvo (Bilbo, 1984) Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU); Ikus-entzunezko Irudia eta Argazkigintza espezialidadea egin eban. Bere azken proiektua De la fotografía pictórica a la fotografía escultórica izenburukoa da, eta helburua zenbait lan garatzea da, argazkietatik abiatuta, pintura moduko adierazpide bat bilatzeko.
Egile bilbotarrak arkitektura-elementuen zehaztasunik txikienetan jarten dau begiradea argazkiak erabiliz. Elementu arkitektonikoen erretratuak ataraten ditu -fatxadenak eta barrualdeenak, esaterako-, eta argazkian atzemondako motibo hori sorburu hartuta, abstrakzino plastikoa eta garapen formala ikertzen dau.
Patrik Grijalvok egonaldi baterako bekea izan eban Bilbao Arte Fundazioan 2010. urtean, eta urte horretan bertan, Austriako Kunsthaus Bregenz Museoan egonaldia egiteko bekea eskuratu eban.
2006tik hona, Grijalvok zenbait erakusketa kolektibotan erakutsi ditu bere lanak, besteak beste, Gasteizen eta Getxoarten. Nazinoartean be erakutsi izan ditu, besteak beste, Atenasko Artower Gallery-n eta Athens Photo Festival APHF jaialdian (Atenas, 2009) eta Stephanie Hollenstein galerian (Austria, 2010).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!