'Gloriaren abestia' lanaren euskerazko bertsinoa estreinauko dabe Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2011-03-23 12:05   Kulturea

Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da domekan, hilaren 27an, eta egun berezi horretarako Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Khea Ziater taldearen Gloriaren abestia lanaren euskerazko bertsinoaren estreinaldia atondu dau Bilboko Kafe Antzokian.

Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da domekan, hilaren 27an, eta egun berezi horretarako Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Khea Ziater taldearen Gloriaren abestia lanaren euskerazko bertsinoaren estreinaldia atondu dau Bilboko Kafe Antzokian. Konpainia bilbotarrak igazko BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdian aurkeztu eban antzezlana gaztelaniaz.

Domekako emonaldia 19:00etan izango da, baina lehenago Gaitzerdi Teatro taldeko Borja Ruiz zuzendariak aurtengo Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna dala-eta mundu osoan irakurriko dan mezuaren barri emongo dau. Jessica A. Kaahwa ugandarrak idatzi dau mezua. Gizateriaren zerbitzura dagoan antzerkiaren aldeko berbaldia dalakoan, antzerkiak erkidegoak mobilizetako eta zubiak eregiteko daukan indarra errebindikau dau, eta bakerako eta adiskidetzerako tresna indartsua dala be azpimarratu dau.

Khea Ziater konpainiaren antzezpenaren ondoren, jaia antolatu dabe Kafe Antzokian. Daborduko sarrerak salgai dagoz Antzokiko txarteldegian, 5 euroan. Kultura 18 txartela daukenek sarrerea debalde daukie.

Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna 1961ean sortu eban Antzerkiaren Nazinoarteko Institutuak (IIT). Martiaren 27an ospatzen da urtero, eta arte eszenikoekaz lotutako hainbat ekitaldi antolatzen dira. Mezu ofiziala IITk proponidutako antzerki munduko persona garrantzitsu batek idatzi ohi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu