Bizkaiko zortzi musika taldek parte hartuko dabe 'Izar & Star' ziklo barrian
2011-03-23 13:42 MusikeaEuskal Herriko pop rockaren aniztasuna eta aberastasuna erakustea bilatzen dauen egitasmoaren lehen kontzertua apirilaren 7an izango da, Kupula aretoan, Capsula talde argentinar-bilbotarragaz.
SGAE erakundeak Izar & Star ziklo barria antolatu dau Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian, eta Bizkaiko zortzi musika taldek parte hartuko dabe ekimenean. Euskal Herriko pop rockaren aniztasuna eta aberastasuna erakustea bilatzen dauen egitasmoaren lehen kontzertua apirilaren 7an izango da, Kupula aretoan, Capsula talde argentinar-bilbotarragaz, antolatzaileek adierazo dabenez.
Izar & Star ekimenaren lehenengo kontzertu horretan, Austingo SXWX musika jaialdian parte hartu ondoren, Capsula taldeak David Bowie-ren Ziggy Stardust disko mitikoa interpretauko dau osorik, bere abesti propioakaz batera.
Talde argentinar-bilbotarraren ondoren, bagilaren 16ra arte, Santi Delgado & Runaway Lovers VS Ramones (Apirilaren 14an), Mc Enroe VS Will Oldham (Maiatzaren 5ean), Zarama VS Rock Vasco 80's (Maiatzaren 12an), Bilillo y Los Sullos VS The Kinks (Maiatzaren 19an), Sonic Trash VS Lou Reed and The Velvet Underground (Maiatzaren 26an), Jukebox Racket VS Elvis Presley eta 50eko rock & rolla (Bagilaren 9an), eta Young Tallent Show VS Bob Dylan eta Neil Young (bagilaren 16an) talde bizkaitarrek joko dabe Arteria Campos Eliseos Antzokian Izar & Star zikloaren barruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!