B.B. King, Chick Corea, John McLaughlin, Cyndi Lauper eta Jan Garbarek, Donostiako 46. Heineken Jazzaldian

Bizkaie! 2011-03-30 17:41   Musikea

B.B. King, Chick Corea, John McLaughlin, Cyndi Lauper, Jan Garbarek eta Cassandra Wilson dira Donostiako 46. Heineken Jazzaldiak garagarrilaren 21etik 25era bitartean izango dituan izar nagusiak, besteak beste. Aurten, barrikuntza legez, egunotan zabaldu daben San Telmo Museora zabalduko da jazzaldi donostiarra hiru gautan.

B.B. King, Chick Corea, John McLaughlin, Cyndi Lauper, Jan Garbarek eta Cassandra Wilson dira Donostiako 46. Heineken Jazzaldiak garagarrilaren 21etik 25era bitartean izango dituan izar nagusiak, besteak beste. Aurten, barrikuntza legez, egunotan zabaldu daben San Telmo Museora zabalduko da jazzaldi donostiarra hiru gautan.

Jazzaldiko arduradunek egitarauaren aurkezpenean adierazo dabenez, askotarikoa, desbardina, kalidadekoa, jazzeko izen mitikoak eta balio gazteak batzen dituana da aurtengo Heineken Jazzaldia. Holan, Zurriolako Agertoki Berdea izango da indie panoramaren plataforma, eta ikuskizun handi bategaz abiatuko dau Donostiako Jazzaldia garagarrilaren 21ean, B.B. King handiaren kontzertuagaz, hain zuzen.

Era berean, jazz eta musika afroamerikarreko lau emonaldi izango dira Trinitate Enparantzan. Kursaaleko Terrazetan eta Auditoriumean kolore eta neurri guztietako kaleidoskopio musikala eratuko da, mueta guztietako ikusleentzat, eta Nauticool gozetako aukerea izango da Nautikoko Terrazan.

Jazzaldian izango diran artistei jagokenez, B.B. King-egaz batera, ortodoxoenen artean, europar jazzeko maisu eta mitoa dan Toots Thielemans belgikarra, Dave Douglas, Enrico Rava eta Avishai Cohen, Abdullah Ibrahim-en Ekaya taldea, Medeski, Martin & Wood eta Soulbop (Randy Brecker eta Bill Evans) dagoz. Era berean, John McLaughlin-ek bere azken proiektua aurkeztuko dau, eta Charlie Haden-en Quartet West be izango da Donostian. Cassandra Wilsonek bere ahots bikaina eroango dau Jazzaldira, eta Mavis Staplesek gospela, bluesa eta soula batuko ditu.

Cyndi Lauper, bere blues zintzo eta sentituagaz, Heineken Jazzaldiko izen erakargarrienetako bat da. Chick Corea, Stanley Clarke eta Lenny White hirukoteak Return To Forever aurkeztuko dabe, Jean-Luc Ponty bibolin-jotzailearen eta Frank Gambale gitarristearen laguntzinoagaz.

Hiromi teklatu-jotzaile japoniarra power-trio bategaz agertuko da Donostian, eta Jan Garbarek eta The Hilliard Ensemblek egungo musikearen panoraman topau daitekeen klase, originaltasun eta dotoretasun handieneko proposamena eskainiko dabe San Telmo eleizan. John Scofield laukote bategaz izango da Donostian, eta Lloyd Cole Small Ensemblegaz.

Horreekaz danakaz batera, Staff Benda Bilili, Jan Bang, Sidsel Endresen, Arve Henriksen, Lars Danielsson, Erik Honore, Eivind Aarset, Kristin Asbjornsen, Jon Hassell, Horacio Fumero, Jordi Rossy, Ignasi Terraza, Biel Ballester, Odezenne, United Fools, Bertrand Noël, Avishai Cohen, Wiesbadener Juristenband, Ellington Band eta Rene Marie be izango dira Donostiako 46. Heineken Jazzaldian.

Sarrerak Kutxaren bidez jarriko dira salgai, bariku honetan, goizeko 11:30ean. Antolatzaileek laster jakinarazoko ditue zehetasun gehiago, adibidez, Agertoki Berdeko programazinoa, aurrez aitatu legez, aurten indie musikeari eskainia. Gainera, Victoria Eugenia Antzokian Kontzertu Sekretuak emongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu