Berrizko ondareari jagokozan fitxa didaktikoak sarean konsultau daitekez

Bizkaie! 2011-03-31 12:06

Egitasmoa Udalak garatutakoa izan zan eta horretarako Labayru Ikastegiaren laguntzinoa izan eban. Horregaitik, www.berriz.org udaleko webgunean ezeze, Labayru Ikastegiaren www.herriondarea.org atarian be konsultau daitekez fitxak.

Berrizko ondare etnografikoa eta linguistikoa zabaltzeko asmoagaz Udalak Aintzinako Berriz, bizimodua eta ohiturak liburua argitaratu eban 2008an. Orain, barriz, libururako jasotako testigantzak Interneten jarrita dagoz, arloz arlo esandakoakaz fitxa didaktiko propioakaz.

Danetara, 100 fitxa inguru landu dira. Bakotxak ikus-entzunezko pasartea dauka eta aitatzen diran elementuen gaineko deskripzinoa.

Egitasmoa Udalak garatutakoa izan zan eta horretarako Labayru Ikastegiaren laguntzinoa izan eban. Horregaitik, www.berriz.org udaleko webgunean ezeze, Labayru Ikastegiaren www.herriondarea.org atarian be kontsultau daitekez fitxak. Hain zuzen be, Durangaldean Berriz izan da Labayrugaz batera era honetako proiektuan parte hartzen lehenengoa eta bakarra.

Lan ildo beretik, Berrizko Udala, orain, herriko toponimia mapea egiten dabil. Dagoeneko lehenengo zirriborroa egin da, herritarrei be ekarpen barriak egiteko edo zuzenketak egiteko eskatu jake. Eta asmoa, udarako edo, toponimia mapea argitaratu eta herritarrei banatzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu