Edu Glez bilbotarrak irabazi dau Nontzespot lehiaketea
2011-03-04 11:25 BarriakNontzeberri webguneak aurtengo Nontzefilmak film laburren lehiaketeagaz batera, Nontzespot iragarki lehiaketea abiatu dau martiaren erdialdera sareratuko dan Nontzeberri.com webgune barria sustatzeko.
Nontzeberri webguneak aurtengo Nontzefilmak film laburren lehiaketeagaz batera, Nontzespot iragarki lehiaketea abiatu dau martiaren erdialdera sareratuko dan Nontzeberri.com webgune barria sustatzeko. Edu Glez bilbotarraren spota izan da irabazlea eta saritzat 500 euro jaso ditu.
Edu Glezek ikuzgailu baten irudia erabili dau bere spotean. Etxetresna elektrikoak kultura edukiontziarena egiten dau. Holan, erropa zikinak sartu beharrean, Nontzeberri.com webgunean jorratzen diran atalak ordezkatzen dituen objektuak hartzen ditu: diskoak, filmak, liburuak, eta abar. Bilbotarrak Nontzegarbi izenburua emon deutso; Nontzeberri kultura-nashakia da, pot-pourri kulturea, hortik etorri jatan ideia.
Iragarki saritua hemen dago ikusgai.
NontzeSpot lehiaketearen atalean, danetara, 10 spot jaso dira eta antolatzaileek eskerrak emon nahi deutseez guztiei.
Edu Glez bilbotarrak Arte Ederrak ikasi zituan Euskal Herriko Unibetsitatean (EHU) eta 20 bat film labur egin ditu, tartean, Crematorio, Esnesaltzailearena edo Esne Zopak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!