Euskal Kammerphilharmoniak eta Felix Ayok hasiko ditue Getxoko 26. Kontzertu Klasikoak
2011-03-04 10:44 MusikeaZikloa martiaren 8tik 11ra izango da eta, aitatutako saioaz gan, Rodolfo Alberoren eta Manuel Arizaren lied errezitaldia eta Victoria ganbera taldearen eta Josep Colomen kontzertuak eskainiko ditu. Saio guztiak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango dira, 19:30ean, eta sarrerak dagoeneko salgai dagoz.
Euskal Kammerphilharmonia ganbera taldeak eta Felix Ayo biolin-jotzaileak hasiko ditue datorren astean Getxoko 26. Kontzertu Klasikoak. Zikloa martiaren 8tik 11ra izango da eta, aitatutako saioaz gan, Rodolfo Alberoren eta Manuel Arizaren lied errezitaldia eta Victoria ganbera taldearen eta Josep Colomen kontzertuak eskainiko ditu. Saio guztiak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango dira, 19:30ean, eta sarrerak dagoeneko salgai dagoz.
Getxoko Kultur Etxeko iturriek adierazo dabenez, martiaren 8an, Euskal Kammerphilharmonia izango da entzungai. Euskal Herrian parekorik ez dauen taldea da, garai Zehatz bateko errepertorioa lantzen dauen lehen ganbera orkestra profesionala dalako, hau da, azken barrokotik hasi eta Vienako klasizismora arteko errepertorioa. Kontzertu honetarako, euskal biolinista entzutetsuenetako baten laguntzinoa izango dau orkestreak: Felix Ayo. I Musici talde famatuaren sortzaile eta partaidea da Ayo, eta nazinoarte mailako hainbat sariren irabazlea.
Martiaren 9an, Rodolfo Albero tenorearen eta Manuel Ariza pianistearen txandea izango da. Lied-ez osoturiko kontzertua eskainiko dabe, Robert Schumannen omenez. Lehenengo zatian, musikagile alemanaren zenbat lied interpretauko ditue, Heinrich Heine-ren olerkietan oinarritutakoak, eta bigarren zatian, nazinoarteko liedak izango dira nagusi, eta zenbait egileren lanak eskainiko ditue.
Hurrengo egunean, martiaren 10ean, Victoria ganbera talde errusiar famatua izango da Getxon. Talde gazte hau 2002an sortu zan, ahalik eta musika-literatura zabalena lantzeko asmoz, gitxieneko taldekide-kopuruagaz. Errepertorioari jagokonez, makina bat garai eta estilo jorratzen ditue, besteak beste, barrokoa, erromantizismoa, XX. mendeko herri musikea eta XXI. mendeko musikagileen lan modernoak.
Azkenik, zikloari amaierea emoteko, martiaren 11n, beste artista beterano bat izango da entzungai: Josep Colom painista bartzelonarra. Espainiako Musikearen Sari Nazionala eskuratu dau eta orkestra ugarigaz lankidetzan jarduten dau. Frantzian ekitaldi ugari eskaintzen ditu, bertan grabau baititu bere disko gehienak. Getxoko saioan, Colomek Schumann eta Liszten pieza bi interpretauko ditu, egileek batak besteari dedikautakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!