Abian da Getxon III. Wanted Ideia Lehiaketea
2011-03-02 14:51Martiaren 21etik apirilaren 8ra egongo da zabalik epea Wanted Ideia Lehiaketearen hirugarren ekitaldian parte hartu nahi daben 18 eta 30 urte arteko gazteek euren lanak aurkeztu ahal izateko.
Martiaren 21etik apirilaren 8ra egongo da zabalik epea Wanted Ideia Lehiaketearen hirugarren ekitaldian parte hartu nahi daben 18 eta 30 urte arteko gazteek euren lanak aurkeztu ahal izateko. Udalak Gazteriaren Zerbitzuaren bitartez antolatzen dau lehiaketea. 2009tik bost izan dira lehiaketeari esker aurrera egin daben proiektuak: Norabide guztiak (2009), Decoración Urbana Audiovisual (2009), Galería de arte virtual (2009), Guaitorock (2010) eta GetxoKlik (2010). Sarietan 15.000 euro banatuko ditue.
Lehiaketara batu ahal izango dira, ideia edo proiekturen bat izanik, lantaldea osotzeko beste bi lagun dituen gazteak. Getxoko bizitza soziala, ekonomia edota kulturea aberasten laguntzen dituen proposamenak aurkeztu behar dira, eta askotarikoak izan daitekez: antzezkizun laburrak edo performance txikientzako produkzinoak, film laburrak egitekoak, erakusketak, enpresa bat sortzeko ideiak, lehiaketak antolatzekoak, eta abar, baita hezkuntza-aisiako ekimenak (ikastaroak, tailerrak, ...), zein sentsibilizazino, zabaltze proiektuak (berbaldiak...). Diru sariez gan, bestelako laguntzak jasoko dira irabazle diran ekimenak martxan jarri ahal izateko, besteak beste, lanbidearen gaineko aholkularitzea, orientazinoa, trebakuntzea, etab.
Interesatuek zer egin nahi daben azaldu beharko dabe aldez aurretik preparautako txantiloian, gidoi modura. Ondoren, arlo desbardinetako profesionalek euren ideiak azalduko ditue aurkeztutako proiektuak aberasteko asmoagaz, barriro idatzi eta aurkeztu ahal izateko.
Deialdiaren oinarriak eta proiektuaren txantiloia Herritarren Arretarako udal Bulegoetan dagoz eskuragarri, baita Gazte Bulegoan be eta www.getxo.net webgunean. Zehetasun gehiago: 94 466 03 53 telefono zenbakian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!