Euskaltzaindiaren 'Euskera' agerkaria ISOC-eko datu-basean

Bizkaie! 2011-03-01 11:36   Euskerea berbagai

Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala ISOC-eko datu-basean indizatuko da. CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak kudeatzen dau ISOC. Estadu espainiarrean ikerketara dedikauta dagoan erakunde publikorik handiena da CSIC eta Zientzia eta Barrikuntza Ministerioari atxikita dago.

Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala ISOC-eko datu-basean indizatuko da. CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak kudeatzen dau ISOC. Estadu espainiarrean ikerketara dedikauta dagoan erakunde publikorik handiena da CSIC eta Zientzia eta Barrikuntza Ministerioari atxikita dago. Erakunde horren barruan datu-base gehiago badago be, ISOC da, Giza Zientzia eta Humanidadeen arloan, Estadu espaniarreko aldizkarien produkzino zientifikoa batu eta zabaltzen dauena. Helburu nagusi bi ditu: komunidade akademiko espezializatuei informazino bibliografikoa eskaini eta kalidadezko argitalpenen ikusgarritasuna eta inpaktua hobetsi.

Euskaltzaindiaren Euskera agerkariak izaera bikotxa dauka: alde batetik, erakundearen lan eta bizitza akademikoaren barri emoten dau; eta bestetik, Akademiaren lan-esparruetako ikerketa-artikuluak, liburu-aitamenak eta bestelakoak batzen ditu. Igaz barriztau egin zan, eta ikerketa aldizkari batek izan behar dituan baldintzak bete zituan; horren ondorioz, Latindex izeneko katalogoan sartu zan.

Nazinoartean esanguratsuak diran datu-baseetan Euskera agerkaria kontsultau ahal izateko ahaleginak egiten dabil Akademia. Orain, ISOC-eko datu basean Euskera agerkariari C kategoria emon jako eta bertan argitaratzen diran ikerketa artikuluak, Hizkuntzea eta Literaturea sailean sartzea onartu da. Kategoria emon ahal izateko gitxienezko kalidade erispide batzuk bete behar dira.

2011. urte hasieran, honeek dira ISOC-eko datu baseak eskaintzen dituan emoitzak: 2.569 aldizkariren informazinoa; 619.530 erreferentzia bibliografiko; 301.518 erregistro, egileen afiliazino instituzionalagaz; 199.560 erregistro, egileen laburpenakaz; eta, 91.087 artikuluri sarrera librea.

Gaur egun Euskera agerkariaren 100 artikuluren erreferentzia emoten da, tartean 2009an, ikerketa artikulu legez argitaratutako guztiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu