Vendetta taldea alai eta gorri 'Puro infierno' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-03-01 14:46   Musikea

Vendetta boskoteak hamabi kantako disko alai eta indartsua aurkeztu dau gaur Bilboko Fnac saltokian. Nafarren bigarren diskoa da Puro infierno eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu dabe. Lan barria aurkezteaz gan, hainbat zuzeneko be iragarri ditue; lehenengoa Tolosan izango da, hilaren 19an.

Vendetta boskoteak hamabi kantako disko alai eta indartsua aurkeztu dau gaur Bilboko Fnac saltokian. Nafarren bigarren diskoa da Puro infierno eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu dabe. Lan barria aurkezteaz gan, hainbat zuzeneko be iragarri ditue; lehenengoa Tolosan izango da, hilaren 19an.

Taldekide guztiak egon dira prentsaurrekoan: Javier Etxebarria (gitarrea eta ahotsa); Pello Reparaz (tronboia eta ahotsa); Enrikko (bateria, perkusinoa eta ahotsa); Ruben (tronpetea eta koroak); eta, Luisillo Kalandraka (bajua, kontrabajua eta ahotsa). Eta eurekaz batera Baga-Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru izan da.

Aizpuruk aurkezpenean nabarmendu dauenez, ska doinuak dira Puro infierno lanaren oinarria, baina Hegoameriketako musikeak be badauka lekua abestietan. Tex-mexa, rantxerak, rocka... nahastean dagoz vendettaren abestietan. Halanda be, ska musika da bizkarrazurra, azaldu dau.

Diskoa oso gorria dala azpimarratu dau Aizpuruk; bai diskoaren diseinuaren koloreagaitik bai abestien berbakaitik be. Ska musikeak errebeldiarako joerea dauka. Vendettak argi itxi dau estilo horretan dagoala taldea, adierazo dau Baga-Bigako arduradunak.

Pello Reparaz taldekideak Puro infierno lana konpletoa, aberatsa eta indartsua dala nabarmendu dau. Bigarren disko hau % 100 Vendetta da, ganeratu dau. Gaur egungo gizartearen egoera gordinaren aurrean irriparrea eta mezu positiboa zabaldu gura dau Vendettak, itxaropena transmitidu nahi dogu.

Vendettakoek zuzenekoak eskaintzeko gogo ikaragarria daukiela adierazo dabe. Zuzenekoetan gara benetako Vendetta, gu benetan ezagutzeko lekua eszenatokia da, esan dabe.

Puro infierno hamabi abestiz osotu dabe, Javier Etxebarriak eta Pello Reparaz taldekideek idatzitakoak danak. Barritasuna euskeraz idatzitako Begitara begira eta Sugarra zugan dira. Euskerazko abestiak sartzea pausu garrantzitsua da guretzat -esan dau Reparazek- Aurrerantzean be naturaltasunez sartuko dogu euskerea.

Diskoaren grabazinoa Artikan egin dabe, El Sótano estudioan, Iker Piedrafitaren zuzendaritzapean. Lehenengo diskoan legez, diseinuaren ardurea Olatz Aldasorok hartu dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu