II. Open Uribe Kosta, Emakumeen Neguko Surf Txapelketea jokatuko da Sopelanan martiaren 5ean eta 6an
2011-03-01 11:33Txapelketan senior eta junior mailetako emakume surflari guztiek parte hartu leikie, eta euskal kostaldean neguan jokatzen dan emakumeentzako txapelketa bakarra da.

II. Open Uribe, Emakumeen Neguko Surf Txapelketea jokatuko da Sopelanan martiaren 5ean eta 6an, Uribe Kostako Mankomunidadeak martiaren 8ko Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruan antolatutako kirol ekintzen artean.
Antolakuntzak jakinarazo dauenez, hitzordua martiaren 5ean eta 6an izango da, Sopelanako Arriatera hondartzan. Txapelketan senior eta junior mailetako emakume surflari guztiek parte hartu leikie, eta euskal kostaldean neguan jokatzen dan emakumeentzako txapelketa bakarra da.
Txapelketan parte hartu nahi dabenek, Euskal Herriko Surf Federazioaren (EHSF) bidez emon leikie izena www.euskalsurf.com webgunean, ehsf@euskalsurf.com helbide elektronikoan edota 944.735.125 telefonoan. Izen-emotea dobanekoa da eta martiaren 3ko arratsaldeko 14:00ak arte egin daiteke.
Txapelketearen helburua da neska zein emakumeen kirol parte-hartzea euskal kostaldean sustatzea. Euskaltel da babesle nagusia ondokoen laguntzinoagaz: BBK, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzea, Coca Cola, '3sesenta' aldizkaria, EHSF, Xtreme Sport eta Sopelanako Peñatxuri Surf Elkartea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!