UPV/EHUk Hezkuntza eta Giza Eskubideen I. Literatura Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2011-03-03 11:53   Kulturea

UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezitzaileentzako Giza Eskubideen Prestakuntza Mintegiak Hezkuntza eta Giza Eskubideak Literatura Lehiaketearen lehenengo edizinoa deitu dau. Lanak bialtzeko azkenengo eguna 2011ko bagilaren 30a da.

UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezitzaileentzako Giza Eskubideen Prestakuntza Mintegiak Hezkuntza eta Giza Eskubideak Literatura Lehiaketearen lehenengo edizinoa deitu dau. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritzearen babesa jaso dau. Sariketea UPV/EHUko unibertsidade-komunidadeari zuzenduta dago.

Lehiaketan euskerazko zein gaztelaniazko beharrek parte hartu ahal izango dabe. Lanak bialtzeko azkenengo eguna 2011ko bagilaren 30a da.

Deialdi hau —azaldu dau Xabier Etxague irakasleak— orain dala zazpi urtetik hona Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea garatuz joan dan jarduera-egitasmo baten barruan sartzen da, eta helburu nagusitzat dauka Giza Eskubideen ikuspegia sartzea eta hari buruzko gogoetea sustatzea gizarte- eta hezkuntza-lanaren arlo guztietan. Deialdia koordinetan daben Hezitzaileentzako Prestakuntza Mintegiak zehar-ikuspegia oinarritzat hartuz lan egiten dau, eta lehiaketearen bidez bere gogoetearen emoitzea zuzendu gura izan deutse gizarte eta hezkuntza arloko titulazino eta lanbide guztiei.

Lehiaketearen oinarriak UPV/EHUren webgunean ipini ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu