Igorren hasiko da Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketea
2011-03-21 14:49 BertsolaritzeaBertsolari Gazteen BBK Sariketearen hemeretzigarren edizinoa aurkeztu barri dabe Bilbon. BBKren Kultur Gelan egin dan prentsaurrekoan BBK-ko, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko eta Bertsozale Elkarteko ordezkariez gan, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna be bertan egon da. Lehenengo saioa etzi egingo dabe, hilaren 23an, Igorreko Lasarte kultur aretoan, 11:30ean.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketearen hemeretzigarren edizinoa aurkeztu barri dabe Bilbon. BBKren Kultur Gelan egin dan prentsaurrekoan BBK-ko, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko eta Bertsozale Elkarteko ordezkariez gan, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna be bertan egon da. Lehenengo saioa etzi egingo dabe, hilaren 23an, Igorreko Lasarte kultur aretoan, 11:30ean.
Igazko aldian lez, zazpi eskualde lehiatuko dira: Arratia, Lea-Artibai, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea Ipar Uribe (Eskumaldea) eta Enkarterria. 2010ean Lea-Artibai izan zan irabazlea. Danetara, 50 bat bertsolari gaztek parte hartuko dabe sariketan; eskualde bakotxeko sei, adin maila bakotxean (18 urtera arte eta 19tik 24ra) hiru. Talde txapeldunak 1.260 euroko saria jasoko dau eta azpitxapeldunak 900.
Eskualdeetako taldeak osotzea oso erraza izan dala azpimarratu dau prentsaurrekoan Juanjo Repaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arloko arduradunak. Urte osoko lana orain ikusten da. Lan erraza izan da taldeak egitea, lehendik ikastetxeetan eta lan handia egin dabelako, azaldu dau. Respaldizagaz beragaz batera, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe izango dira lehiaketako epaimahaikideak.
Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna aurten epaimahaian egongo bada be, urte askotan parte-hartzaile izan dala gogoratu dau aurkezpenean. Hau txapelketea sano garrantzitsua zan guretzako; barritzailea zan, taldean joaten ginan eta. Akatsak egin ezkero be, taldearen babesagaz ez ziran igarten, hori garrantzitsua da hasi barria zarenean, adierazo dau galdakoztarrak. Sariketeak urte osoan bertso-eskola eta ikastetxeetan egindako beharra indartu eta Bizkaiko bertsolaritzan funtzino inportantea beteten dauela azpimarratu dau. Hasi zanetik gaur egunera egoereak hobera egin dau, Estiballesen ustez. Nire lehenengo txapelketan Arratiako taldean joan nintzan, galdakoztarra izan arren. Handik urte bira edo Bilboaldeko taldea osotu zan. Eta orain urte batzuk Enkarterrik be taldea egin eban, azaldu dau.
BBKren sariketan Bizkaiko bertsolari ezagun askok parte hartu dabela nabarmendu dau bertsolari galdakoztarrak; izan be, besteak beste, Xabi eta Fredi Paya anaiek, Igor Elortzak, Unai Elorriagak eta Miren Amurizak.
Hilaren 23ko Igorreko saioaren ostean, beste bost saio egingo ditue: martiaren 29an, Derioko Txorierri Institutuan; 30ean, Zallako Institutuan; apiralaren 5ean, Markinako Lea-Artibai ikastetxean: 6an, Durangoko institutuan; eta finala 14an, Bilboko Kafe Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!