Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketea irabazi dau Juan Ramon Alberdi Ibarmia azkoitiarrak
2025-09-18 07:50 BertsolaritzeaMara Orbe Alcalde bilbotarrak hirugarren saria eroan dau gazte mailan.

Argi-Berri alkarteak atonutako lehiaketako sari banaketan Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki zanaren ilobek eta Manex Berzosa Ordiziako Kultura zinegotziak parte hartu dabe.
Lanak epaitzen Nikolas Zeberio, Izar Sarriegi eta Manu Olano ibili dira.
Argi-Berriko kide Xabier Aguadok gogoratu dau datorren urtean 100 urte beteko dirala Lazkao Txiki jaio zala eta datorren urteko ekitaldian azken 5 urteotan bertso sarituak batzen dituan liburuxkea kaleratuko dabela.
2025eko sarituak
- Helduen maila
1. saria: Juan Ramon Alberdi Ibarmia (Azkoitia).
2. saria: Aitor Albistur Pulido (Errenteria).
3. saria: Oier Etxeberria Zubimendi (Azpeitia).
Epaimahaiaren aitamen berezia: Azpeitiko Jon Gurrutxaga Urbieta. Bertso sorta originala eta gai bereia zein bertsoen txukuntasunagaitik.
- Gazteen maila
1. saria: Emon barik.
2. saria: Nora Arrizabalaga Arrieta (Azkoitia).
3. saria: Mara Orbe Alcalde (Bilbo).
- Gaztetxoen maila. Gaia: Euskaraldia. Elkar mugituz egingo dugu!
1. saria: Maialen Urtxegi Bidegain (Narbarte).
2. saria: Lexuri Bastida Aiestaran (Altzaga).
3. saria: Ekai Legorburu Etxebeste (Hernani).
Eskerrik asko Goierriko Hitza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!