Bertsoa eta organoa buztartzen, Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2025-09-25 12:50   Bertsolaritzea

Mikel Ansola organistea alkarrizketatuko dabe aste honetan.

Mikel Ansolari 2010. urte inguruan biztu jakon organoari buruzko jakin-mina. Kontzertu batean entzun eta amari esan eutson organoa joten ikasi gura ebala. Ordutik musikeari eta organoari lotuta bizi da markina-xemeindarra. Bizipen horreek ezagutuko ditugu, besteak beste, aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Euskal Herriko organoen ondarearen aberastasunari eta hori jagoteko beharrari buruz be ibiliko dira, baita haren ibilbideaz eta aurrera begira dituan proiektuei buruz be.

Musika Haizeak zikloaren atontzaileetako bat be bada Mikel Ansola eta, aurton, zikloaren barruan bertso inprobisazino kontzertua atondu dabe. Inprobisazinoan adituak diran organistak eta bertsolariek eskaini eben kontzertua Xemeingo eleizan. Kontzertu horren prestaketeari buruz berba egingo dau Ansolak.



Markina-Xemeingo eta Donostiako bertsoaldiak

Musika Haizeak zikloaren barruan egindako saioko bertsoaldiak izango dira aste honetako Hitzetik Hortzeran. Josune Aramendi eta Nerea Ibarzabal ibili ziran kantuan eta Mikel Ansolak jarri zituan gaiak. Organoan, barriz, Carlos Bollo, Johannes Friederich eta Juraj Kremen ibili ziran.

Donostiako Euskal Jaien barruan egiten dan bertso saioko bertsoaldiak be izango dira. Imanol Artola Felixek jarri zituan gaiak. Bertsotan, barriz, Agin Laburu, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Maider Arregi ibili ziran.

Hitzetik Hortzera: irailaren 27an, iluntzeko 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu