Aitor Bizkarrak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo Saioa

Bizkaie! 2025-09-29 07:49   Bertsolaritzea

Urriaren 4an jokatuko da lehenengo faseko bigarren saioa, Lekeition.

Aitor Bizkarra Ruiz. | Ikusi handiago | Argazki originala



Finalaurrekoetarako sailkatu da Bizkarra. Urdulizko Kultur Etxean jokatu da Txapelketako lehenengo Saioa, sarrerak agortuta.

Urdulizeko saion ondoko sei protagonistek kantau dabe:

  • Aitor Bizkarra Ruiz.
  • Garazi Navarro Ugarteburu.
  • Garikoitz Sarriuarte Oinandia.
  • Izaro Bilbao Arostegi.
  • Koldo Gezuraga Seijido.
  • Mikel Retolaza Etxebarria.

Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Bizkarra Ruiz izan da nagusi, 518.5 puntugaz. Beraz, zuzenean pasau da Zeanuriko finalaurrekora, urriaren 26ko horretara. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz_________________ 518.5
  • Izaro Bilbao Arostegi________________451
  • Mikel Retolaza Etxebarria____________447
  • Koldo Gezuraga Seijido_______________446.5
  • Garazi Navarro Ugarteburu____________445
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia_______411.5

Saioan Beñat Vidal Gurrutxaga egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek ibili dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu