Dana prest txapelketarako
2025-09-15 09:29 BertsolaritzeaIrailaren 28an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea Urdulizen.
Bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak zein atontzaileak, danak batu dira Zornotzan txapelketearen aurkezpenean. Urdulizen hasiko da hilaren 28an, eta asteburuz asteburu jokatuko da abenduaren 20an finala jokatu arte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitekez.
Idoia Anzorandiak gidatu dau aurkezpena eta aurtengo Bizkaiko eskolartekoan buruz-burukoa jokatu daben Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga bertsolariek kantau dabe:
Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga.
Atontzaileen izenean hartu dau mikrofonoa Asier Galarzak. Txapelketa serioa ei da baina, barrez lehertzen jarri ditu bertaratutakoak, bere bakarrizketeagaz, besteak beste, bertsolaritzearen eta bakarrizketen arteko loturak jorratu baititu; musikariak be tartean izan ditu, orain estadioak beteten dituela nabarmenduz baina gu izan ginala aitzindariak.
Txapelketan doinu asko entzuten ditugu baina bada bat saioro errepetiduten dana: txapelketako sintonia: Arratiako eta Zornotzako bertso eskoletako gazteek egin dabe jantza-sintoniaren doinura: Ihintza Arroyok, Iraia Lauzirikak, Libe Arauzok eta Maddi Aurtenetxek.
Txapelketako parte-hartzaile guztien argazkiagaz amaitu da ekitaldia. Dana dago prest aste bi barru hitzordu handia hasteko.
Bizkaiko Bertsozale Alkartearen eguna
Txapelketearen aurkezpenaz gan, Bizkaiko Bertsozale Alkartearen eguna be ospatu dabe Zornotzan. Eguerdiko 12:00etan hasi da bertso poteoa eta hurrengo bertsolariak ibili dira kantuan: Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Paule Loizaga eta Xabat Galletebeitia.
Txapelketearen aurkezpenaren ostean, bertso bazkaria egin eben Eneko Abasolo Abarkas eta Igor Elortzagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!