Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria ebaluetako prozesuaren zehaztasunak argitaratu ditue
2011-03-21 11:55 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu barri da Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kanpo-ebaluazinoa arautzeko oinarriak ezartzen dituan eta 2011ko ebaluazino-zerbitzua eskatzeko epea edegiteko Agindua. Aurten 30 erakundek parte hartuko dabe.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu barri da Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kanpo-ebaluazinoa arautzeko oinarriak ezartzen dituan eta 2011ko ebaluazino-zerbitzua eskatzeko epea edegiteko Agindua. Aurten 30 erakundek parte hartuko dabe.
Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria enpresen munduan eta arlo sozio-ekonomikoan hizkuntzearen kudeaketea ebaluau eta egiaztetako sistemea da. Euskerearen normalizazinoa lortzea da ekimenaren helburua.
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten daben erakunde publikoek eta pribaduek, negozio-unidadeek eta erakunde handietako lan-zentroek eskatu ahal dabe kalidade ziurtagiria eskuratzeko kanpo-ebaluazinoaren zerbitzua. Aurten gehienez 30 erakunde izango dira Bikain kanpo-ebaluazinoaren zerbitzua erabili ahal izango dabenak. Halanda be, eskaera gehiago badago, kontuan hartuko dira. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira 2009an eta 2010ean Bikain Euskararen Kalitate lortu eben erakundeak.
Aginduak hizkuntza-kudeaketea ebaluau eta egiaztetako marko sistematiko eta estandarra eskaini gura dau, gaur egun kudeaketea, lan-segurtasuna edo ingurunearen zaintzea egiaztetako indarrean dagozan sistemen erispide eta parametroen antzera. Holan, hori eredu estandar hori egokitu egin da, lan egiteko modu arin eta eta eraginkorra sortzeko, ahal dan erakunde nahiz enpresa gehienetan euskereak daukan presentzia eta erabilera mailea zenbaterainokoa dan jakin ahal izateko.
Honek egitasmoak Confebask, Adegi, Cebek eta SEA enpresarien alkarteen eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazinoaren bermea jaso dau; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Eudelen babesa bere bai.
Euskerearen presentzia, erabilerea eta kudeaketea neurtuko dituan ziurtagiriek maila desbardinak ditue, EAEko edozein erakunderen esku egoteko. Modu honetan, hiru maila egongo dira: oinarrizkoa, tartekoa eta goi mailakoa, hau da, baltza, zidarra eta urrea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!