Oihenart Aforismoen I. Lehiaketea martxan ipini dau EHUk
2011-03-17 17:00 KultureaUPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Oihenart Aforismoen I. Lehiaketea martxan ipini barri dau, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzinoagaz. Lanak bialtzeko azkenengo eguna abuztuaren 31 da.
UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Oihenart Aforismoen I. Lehiaketea martxan ipini barri dau, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzinoagaz. Lanak bialtzeko azkenengo eguna abuztuaren 31 da.
Aforismoak labur azaldutako pentsakerak dira, adibidez: kontakizun eta herri-ipuin laburrak, esakera zaharrak, eta abar. Aforismoa idazkera mota bat da. Paradoxek, iruditegiek, herri jakintzeak eta gogo ariketek bat egiten dabe aforismoetan. Aforismoek barrikuntzea dakarre berez, eta sortu barriak izan behar dabe. Oso genero literario egokia da saiakerak idazten hasteko. Oihenartek hainbat aforismo batu zituan. Horregaitik, beharrezkoa begitantzen jaku Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aforismo lehiaketa hau antolatzea, bide batez, Oihenart idazlearen erreferentzia intelektuala berreskuratuz eta zabalduz, esan dabe antolatzaileek.
Lehiaketa barri honen izena Arnaud Oihenart (Maule, 1592 — Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizon, historialari eta politikariari jagoko. Oihenart, Joan Perez de Lazarragagaz batera, ezagutzen dogun lehenengo euskal idazle laikoa izan zan. Maulekoak euskeraz, frantsesez zein latinez idatzi eban.
Oihenart Aforismoen I. Lehiaketearen oinarriak Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen webgunean dagoz: www.filosofia-hezkuntza-zientziak.ehu.es
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!