Alberto Vazquez-Figueroak eta Almudena Arteagak literaturaz jardungo dabe Bidebarrieta liburutegian
2011-03-18 14:26 jardunaldiakEztabaidak literaturarekin literatur-topaketek Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga idazleak izango ditue protagonista martitzenean, hilaren 22an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Berbaldiok Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena dira.
Eztabaidak literaturarekin literatur-topaketek Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga idazleak izango ditue protagonista martitzenean, hilaren 22an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Berbaldiok Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena dira.
Idazleak hurretik ezagutzea da literaturearen ganeko barriketaldion helburua. Hilero egiten dira honek literatur-alkarrizketak, eta beti dabe aurkezle eta gidari kazetari aditu bat. Oraingoan Goizalde Landabaso Euskadi Irratiko esataria izango da moderatzailea.
Urteko hirugarren hitzorduan, Eztabaidak literaturarekin programeak abentura literatureari buruzko barriketaldia proponidu dau. Literatur genero horrek makina bat jente erakarri dau, zahar zein gazte. Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga idazleek euren inspirazino iturrien, erabilten dituen dokumentazino bideen eta personaiak lantzeko dituen erreferentzien inguruan jardungo dabe, Goizalde Landabasoren gidaritzapean. Horrezaz gan, bestelako gaiak be jorratuko ditue: irakurleek aspaldiko sasoietan girotutako abenturak gurago dituen ala ez; egilearen bizimodu abenturazaleak haren liburuetan kontetan dabenagaz loturarik daukan, eta abar.
Alberto Vázquez-Figueroa idazle eta kazetaria, gaur egungo abentura generoko idazle emonkorrenetakoa da; oraintsu argitaratu dau El mar en llamas liburua; petrolioaren eta politikearen inguruko interes arriskutsuak mundu osoan bildur-ikarea eragin gura dauen sare terrorista bategaz lotzen dituan istorioa. Idazle espainiarrak Ébano eta, batez be, Tuareg lanekaz lortu eban arrakastea. Eleberri asko pelikula bihurtu dira, ganera. Idazlea zine-zuzendari, gidoilari eta produktorea izan da. Lan ezagunenak Sicario, El perro, Coltán eta Océano eta Cienfuegos dira. Igaz Espainiako Alfonso X el Sabio Saria irabazi eban Garoé nobeleari esker.
Almudena Arteagak 1997an argitaratu eban lehenengo nobelea, La Princesa de Éboli. Oraintsu filma egin eben Arteagaren istorioagaz. Literatureagaz lortu eban arrakastea dala-eta, zuzenbidea laga eban. Ordutik liburu ugari idatzi ditu. Kritikearen ustez, nobela historikoaren arloan idazle garrantzitsuenetakoa da. 2004an jaso eban lehenengo saria; Alfonso X el Sabio Saria, María de Molina, tres coronas Medievales liburuagaitik, hain zuzen be.
Aurtengoa Eztabaidak literaturarekin egitarauaren laugarren edizinoa da. Urteotan, besteak beste, Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Belén Gopegui eta Iban Zaldua, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Luis Sepúlveda eta Unai Elorriaga edo Suso del Toro eta Joseba Zulaika izan dira barriketaldietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!