EAEko zinema-aretoek 300.000 euroko laguntzak jaso zituen igaz
2011-03-17 14:54 BarriakJoan dan urtean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 297.044 euro emon eutsezan zinema-aretoei Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak alokatzeko. 2010eko balantzea eta 2011ko planaren aurrerapena eskaini ditu gaur goizean Mikel Toralek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak.
Joan dan urtean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 297.044 euro emon eutsezan zinema-aretoei Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak alokatzeko. Danetara, Euskal Autonomia Erkidegoko 29 aretok jaso ditue laguntzak. 2010eko balantzea eta 2011ko planaren aurrerapena eskaini ditu gaur goizean Mikel Toralek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak.
Prentsaurrekoan Carlos Cuadros ICAA-ko zuzendari nagusia, Carlos Morán Santurtziko Serantes Aretoaren ordezkaria eta Koro Odriozola Donostiako SADE-ko ordezkaria be egon dira. Ikus-entzuleek kultura produkzinoan dagoan aniztasuna eskura izatea da laguntzen helburu nagusia.
2011ko Laguntza Planaren barri be emon dabe pentsaurrekoan. Planak zinema-aretoen digitalizazinorako diru-laguntzak eskainiko ditu. Aurtengo planak 440.000 euro inguruko aurrekontua dauka; erdia Jaurlaritzeak ipiniko dau, eta ganerakoa, Espainiako Gobernuaren Kultur Ministerioak. Gaur egun aretoek daukiezan beharrak kontuan izanik erabagi da aurtengo diru laguntzak digitalizazinora zuzentzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!