Danimarka, Frantzia, Errumania eta Espainiako taldeek parte hartuko dabe Getxoko 35. Jazzaldiaren talde lehiaketan
2011-03-21 17:26 MusikeaAurten 52 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, Carl Winther Trio (Danimarka), Melquiades Quartet (Frantzia), Sorin Zlat Trio (Errumania) eta Ornetillos (Espainia) aukeratu ditu epaimahaiak. Haututako taldeek garagarrilaren 1etik 4ra joko dabe lehiaketako lehen saria eskuratzeko ahaleginetan.
Getxoko 35. Jazzaldiaren talde lehiaketan parte hartuko daben taldeak honezkero hautatu ditue. Aurten 52 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, Carl Winther Trio (Danimarka), Melquiades Quartet (Frantzia), Sorin Zlat Trio (Errumania) eta Ornetillos (Espainia) aukeratu ditu epaimahaiak. Haututako taldeek garagarrilaren 1etik 4ra joko dabe lehiaketako lehen saria eskuratzeko ahaleginetan.
Oraingoan, Europako 17 herrialdetako taldeek parte hartu dabe lehiaketan. Espainiak, Alemaniak, Frantziak eta Suitzak aurkeztu dabe talde kopururik handiena, Suediaren, Holandaren, Poloniaren eta Norvegiaren aurretik, besteak beste. Ohikoa danez, hautatutako lau finalistek esku-dirua jasoko dabe, 1.000 eta 2.000 euro artekoa, kontzeptu guztiak tartean dirala (bidaia, egile-eskubideak eta abar); egonaldia be antolakundearen esku egongo da.
Finalistek jaialdiaren lehenengo lau egunetan parte hartuko dabe, eta irabazleak barriro joko dau azken egunean. Sariei jagokenez, 3.750 euro jasoko ditu talde irabazleak eta disko bat grabauko jako zuzenean. Bigarren sariari 1.500 euro jagokoz eta, azkenik, bakarlaririk onenak 750 euro irabaziko ditu. Sariez gan, irabazleek Hoeilaarteko (Belgika) eta Ibizako jazzaldietan parte hartuko dabe, Getxo Jazzek horreekaz dauen akordioari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!