Agirre, Otamendi, Perea, Viñaspre, Enbeita eta Solozabal, Arabako Bertsolari Txapelketako Finalera
2011-03-21 10:06 BertsolaritzeaAstegoienean jokatu ziran Aramaion eta Agurainen Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalerdiak. Aramaion, Asier Otamendik irabazi eban, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zan Manex Agirregaz batera, beraz, zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko Printzipal antzokian egingo dan finalerako.
Astegoienean jokatu ziran Aramaion eta Agurainen Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalerdiak. Aramaion, Asier Otamendik irabazi eban, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zan Manex Agirregaz batera, beraz, zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko Printzipal antzokian egingo dan finalerako. Puntuazinoari esker, barriz, Oihane Pereak, Iñaki Viñasprek, eta Ander Solozabalek osotuko dabe finaleko seikotea.
Aramaioko saioa arina izan zan. Asier Otamendi erregular ibili zan, gainontzekoak ondo, gorabeherak izan baziran be. Aramaioko kultur etxea bete-beta egon zan. Xabi Igoa aramaioarrak, gazteena izan arren, bertsoei ederto heltzen dakiela erakutsi eban. Ekaitz Samaniegok, Izar Mendigurenek eta Rikardo Gonzalezek ere ale politak eskaini zituen, nahiz eta akats bat edo beste egin. Kartzelakoan elikaduraren inguruko puntu bi erantzun behar izan zituen bertsolariek. Ostean, ansiedadeagaitik bajan egondako personearen lehenengo lan eguna gai harturik bina bertso osotu behar izan zituen. Viñaspre eta Otamendi ibili ziran ondoen.
Asier de la Fuente antolatzailearen esanetan, aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketeak harresiak gainditu ditu: Publikoaren harrerea itzela izan da, 120 lagunetik gora batu dira saioetan. Txapelketa edegia izan da, horren ondorioz gazteak sartu dira, Solozabal esaterako. Jaialdi formatuan bertsolariek oso ondo erantzun dabe.
www.arabakotxapelketa.org webgunean egongo da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketeak egindako ibilbidearen barri
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!