Estitxu Arozenak finalerako txartela irabazi dau
2011-03-21 09:44 BertsolaritzeaElizondoko Lur aretoan izango da martiaren 26ko azken finalaurrekoa, 17:30etatik aurrera. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra eta Aritz Saragueta.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da astegoienean Leitzako zineman eta 215 bertsozalek segidu dabe saioa zuzenean. Hasi aurretik, Leitzako Bertso Eskolako gaztetxuek ondo etorria emon deutsee entzuleei, bertso sorta baten bitartez.
Saioari jagokonean, Estitxu Arozenak batu ditu puntu gehien, beraz zuzenean sailkatu da apirilaren 9ko finalerako. Saio erregularra egin dau lesakarrak eta puntuazinoan alde handia atara deutse ganerako bertsolariei. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta hirugarrena, barriz, Ander Fuentes 'Itturri'-rentzat.
Saioan ziran beste bi lesakarrek, Iñigo Olaetxeak eta Josu Sanjurjok, laugarren eta bosgarren egin dabe, hurranez hurran. Miel Mari Elosegi 'Luze' leitzarrarentzat izan da seigarren postua.
Estitxu Arozena eta aurreko astean Berako finalaurrekoa irabazi eban Jon Barberenak ziurtatuta dabe finalerako sailkapena. Ganerakoek asteon izango dan hirugarren finalaurrekoaren zain egon behar dabe, puntuazinoak erabagiko dauelako finalera pasauko diran ala ez.
Elizondoko Lur aretoan izango da martiaren 26ko azken finalaurrekoa, 17:30etatik aurrera. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra eta Aritz Saragueta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!