Ikasleen % 59k D eredua aukeratu eban igaz EAEn
2011-03-21 17:06 Euskerea berbagaiEuskal Autonomia Erkidegoko araubide orokorreko ikasleen %59k D eredua aukeratu eban 2009-2010 ikasturtean, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazo dauenez. B ereduan, barriz, % 23k emon eben izena, eta A ereduan, %18k.
Euskal Autonomia Erkidegoko araubide orokorreko ikasleen %59k D eredua aukeratu eban 2009-2010 ikasturtean, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazo dauenez. B ereduan, barriz, % 23k emon eben izena, eta A ereduan, % 18k.
Haur Hezkuntzan izan dau ikasle gehien D ereduak, hain zuzen be, % 71. Derrigorrezko hezkuntzaren barruan be D eredua izan zan gehien aukeratu zana. Holan, Lehen Hezkuntzan % 62k eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan %54k aukeratu eben.
Hezkuntza Berezian, ikasleen % 67k A ereduan ikasi eban; %22k, D ereduan; eta % 11k B ereduan. Lanbide Heziketan urtero igoten da euskeraz ikasten dauen ikasleen kopurua, baina oraindino A ereduan dago ikasle kopuru handiena: %74. Batxilergoan, barriz, A eta D ereduen artean alde txikia dago.
Bestalde, 2009-2010 ikasturtean 394.727 ikaslek egin eben EAEn unibersidadez kanpoko araututako ikasketaren bat; aurreko ikasturtean baino apur bat gehiago. Ikastetxe publiko edo pribaua aukeratzeari jagokonez, Araubide Orokorreko Ikasketetan ikasleen kopurua orekatua izan zan maila guztietan, Helduen Hezkuntzan izan ezik. Maila horretan ia denek (% 99) zentro publikoren batera joan ziran.
Aitatzekoa da Lanbide Heziketako matrikulen kopuruak euki dauen igoerea. Ganera, EAEko hiru lurraldeetan igon zan, baina batez be Araban.
Irakasleen inguruko datuak be eskaini ditu Eustatek. Aurreko ikasturtean irakasleen kopurua igon egin zan; danetara, 34.879 egon ziran. Irakasle horreen % 96 araubide orokorreko ikasketetan lan egin eben eta gainerakoak araubide bereziko ikasketetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!