EHsona, Bartzelona eta Euskal Herria bat egiten dituan jaialdia urriaren 30ean hasiko da

Bizkaie! 2009-10-20 11:50   Kulturea

Bartzelonako EHsona euskal musika jaialdiak aurten hamabi urte beteko ditu. 'Badira hamabi urte udagoienero Euskal Herrian sortzen diran musika proposamenakaz gozetako aukerea dogula hemen, Bartzelonan' dinoe Bartzelonako Euskal Etxeko kideek. Hamar kontzertuz (Korrontzi, Rafa Rueda, Gatibu...) eta beste 6 ekitaldiz (jantza ikastaroa, trikipoteoa...) osoturiko jaialdia urriaren 30ean hasi eta abenduaren 5ean amaituko da.

Bartzelonako EHSona euskal musika jaialdiak aurten hamabi urte beteko ditu. 'Badira hamabi urte udagoienero Euskal Herrian sortzen diran musika proposamenakaz gozetako aukerea dogula hemen, Bartzelonan' dinoe Bartzelonako Euskal Etxeko kideek. Aurtengo programea 'musika on, talentu barri, euskal artista ezagunak eta beste hainbat ezusteko atseginez beteta dator'. Hamar kontzertuz eta beste 6 ekitaldiz osoturiko jaialdia urriaren 30ean hasi eta abenduaren 5ean amaituko da.

Jantza ikastaro bategaz hasiko da jaialdia urriaren 30ean, 19:00etan, Plaça del Rei-n. Egun eta leku berean, 22:00etan, Pantxi eta Konpainia taldeak dobako kontzertua eskainiko dau. Hurrengo egunetan, Rafa Rueda, Korrontzi, Maddi Oihenart izango dira, besteak beste, Bartzelona euskal doinuz janzten. Jaialdiari amaierea Gatibu taldeak emongo deutso abenduaren 5ean 22:00etan La Farinera del Clot-en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu